Sartzea eta aurrekontu optimizatua!

Ezantza, mantenua, asurantza… Hilabetero, beribilak aurrekontuaren zati handi bat hartzen du. Eta sartzean, euro bakoitzak balio du! Dirua baztertuko bagenu beribila bazter utziz TXIK TXAK abonamenduari esker?

TXIK TXAK abonamenduari esker, 400 €* bazter daitezke hilabetero, Ipar Euskal Herrian eta Hego Landesetan usaian bezala mugituz! Sareko abantaila guziak baliatzen ditugu honakoekin:

  • Ipar Euskal Herriko %100 estalia
  • Maiztasun handiagoa 10 – 15 minutu guziez iragaten den linea nagusietan
  • Lan ordutegiari, ateraldiei eta aisialdiei egokituriko autobusak, goizeko 4:00etatik berant arte gauetan
  • Hurbileko geldilekurik ez? Zure abonamenduak eskaera bidezko garraioa barne hartzen du
  • TXIK TXAK + TER eskaintza baliatu: biak bakar baten prezioan!

Zure ekonomiak kalkula itzazu TXIK TXAK simulagailuan

TXIK TXAK abonamenduari esker, ikus zenbat ekonomia egin ditzakezun hilabete guziz.

Simutu, konparatu eta dirua baztertu! 

TXIK TXAK abonamendua hartzen dut

Agentzian elkartzen gara?

Zure txartela errazki eta irriarekin egin nahi? Agentzian, zuzenean egin daiteke: begiak hets-ireki artean, abonamendua prest da… eta abia gaitezke bidaiatzeko prest! TXIK TXAK agentziak Baionan, Biarritzen, Hendaian eta Donibane Lohizunen dira.

Ez duzu agentziarik zure etxetik hurbil? Zuregana gatoz!

TXIK TXAK agentzia ibiltaria, lurralde osoa zeharkatzen du ikasturte sartzean, abonamenduak errazteko, kostaldetik urrun ere. Herri ainitzetan atzematen gara zuzenean:

TXIK TXAK itzulia – 2026ko ikasturteko sartzea

  • Arrangoitze – irailaren 6a, larunbata, herri barnea – 09:30-12:00
  • Arbona – irailaren 7a, igandea, Elkarteen Etxea – 09:00-12:00

Tokian bertan, galdera guziak pausa ditzakegu eta aholku onekin joateko. Sinplea, bizkorra da eta ez da hitzordurik hartu behar!

Urratsa eman dute.

Emaitza: ehunka euro bazterturik hilabetero!

Abonamendua berehala hartzeko 5 arrazoi

  • 400 € bazterturik gehienez hilabetero
  • Autobus, Tram’bus, autokar eta eskaera bidezko garraio sarea mugagabean erabiltzeko aukera
  • Bizikleta-gune seguruak urririk
  • Auto galkadurek sortzen duten hertsadurari eta aparkaleku bat bilatzen galtzen den denborari adio!
  • Garraio publikoak norberarendako denbora ere eskaintzen du: irakurtzeko, podcast bat entzuteko, mezuei erantzuteko, telesail bat ikusteko… edo soilik deskonektatzeko, bidaia baten denboran!

*Iturria Frantziako Estatistikaren eta Azterketa Ekonomikoen Nazio Institutua:

2025ean, hirigune handi bateko (200 000 biztanle baino gehiago) bigarren aldiri hurbileko biztanle baten garraioen bana besteko kostua 5 586 €koa da urtean, hots 465 € hilabetean.