Ezantza, mantenua, asurantza… Hilabetero, beribilak aurrekontuaren zati handi bat hartzen du. Eta sartzean, euro bakoitzak balio du! Dirua baztertuko bagenu beribila bazter utziz TXIK TXAK abonamenduari esker?
TXIK TXAK abonamenduari esker, 400 € bazter daitezke hilabetero, Ipar Euskal Herrian eta Hego Landesetan usaian bezala mugituz! Sareko abantaila guziak baliatzen ditugu honakoekin:
- Ipar Euskal Herriko %100 estalia
- Maiztasun handiagoa 10 – 15 minutu guziez iragaten den Tram’busarekin,
eta
lineetan - Lan ordutegiari, ateraldiei eta aisialdiei egokituriko autobusak, 4:00etatik 1:00etara
- Hurbileko geldilekurik ez? Zure abonamenduak eskaera bidezko garraioa barne hartzen du
- TXIK TXAK + TER eskaintza baliatu: biak bakar baten prezioan!
Aurrezten duzuna kalkulatu TXIK TXAK simulagailuarekin
TXIK TXAK abonamenduarekin, jakin ezazu zenbat aurreztu dezakezun hilabetero.
Simulazioa egin, konparatu, aurreztu!
Bulego batean elkartuko gara?
Txartela irriño batekin eta aise egiteko gogorik? Bulego batean sor daiteke berehala: begiak hets-ireki artean, abonamendua prest da… eta bidaiatzeko prest atera gaitezke! TXIK TXAK bulegoak Baionan, Biarritzen, Hendaian eta Donibane Lohizunen daude.
Zure etxetik hurbil bulegorik ez? Zuregana gatoz!
TXIK TXAK bulego ibiltaria lurraldean gaindi ibiliko da irailean abonamendua errazteko, itsasbazterretik urrun ere. Zenbait herritan elkartuko gara:
TXIK TXAK turnada – 2025eko sartzea
- Angelu – Irailaren 1a, Montaury-ko Unibertsitate campusa – 14:00-17:00
- Hazparne – Irailaren 2a, asteartea, Ezkien plaza – 14:00-19:00
- Donapaleu – irailaren 4a, osteguna, Herriko Etxe aitzinean – 14:00-19:00
- Kanbo – Irailaren 5ean, ostirala, geltokiko aparkalekua – 14:00-19:00
- Arbona – irailaren 7a, igandea, elkarteen etxea – 9:00-12:00
- Maule – Irailaren 9a, asteartea, merkatu estaliko atarian – 9:00-12:00
- Donibane Garazi – Irailaren 11, osteguna, harresien aparkalekua – 09:00-12:00
- Bidaxune – Irailaren 12a, ostirala, pilota plaza – 9:00-12:00
- Bidarte – irailaren 18a, osteguna, ESTIA – 12:00-14:00
Lekuan berean, edozein galdera egin dezakezu eta aholku onekin itzuli. Sinple eta hitzordurik gabekoa da, eta denbora guti hartzen du!
Urratsa eman dute.
Emaitza: ehunka euro bazterturik hilabetero!
Abonamendua berehala hartzeko 5 arrazoi
- 400 € bazterturik gehienez hilabetero
- Autobus, Tram’bus, autokar eta eskaera bidezko garraio sarea mugagabean erabiltzeko aukera
- Bizikleta-gune seguruak urririk
- Auto galkadurek sortzen duten hertsadurari eta aparkaleku bat bilatzen galtzen den denborari adio!
- Garraio publikoak norberarendako denbora ere eskaintzen du: irakurtzeko, podcast bat entzuteko, mezuei erantzuteko, telesail bat ikusteko… edo soilik deskonektatzeko, bidaia baten denboran!
*Iturria Frantziako Estatistikaren eta Azterketa Ekonomikoen Nazio Institutua:
2025ean, hirigune handi bateko (200 000 biztanle baino gehiago) bigarren aldiri hurbileko biztanle baten garraioen bana besteko kostua 5 586 €koa da urtean, hots 465 € hilabetean.