Bi aukera ikastetxera joateko
Hiriko lineak
T1 eta 99 arteko zenbakiak daramatzaten TXIK TXAK sareko hiriko linea erregularretan bidaiatzeko, ez da izena eman behar. 28 urtez peko abonamendu bat hartzea edo berritzea nahikoa da.
Eskola-lineak
100 eta 156 arteko zenbakiak daramatzaten eskola-lineak erabiltzeko, izena eman behar da aitzinetik. Bidaia horiek autokarrez egiten dira, segurtasun uhalaz hornituriko jarlekuetan. Eskola-abonamendua eskuragarria da bulegoetan edo linean. Irailaren 1etik agorrilaren 31ra balio du eta sareko linea erregularrak ere erabiltzeko bidea ematen du.
Nire haurrarentzat hoberena den linea aurkitu
- Helbidea sartu “Abiatzea” eremuan
- Ikastetxearen izena, hurbilen den geldilekuaren izena edo helbidea jakinarazi
- “Orain abiatu” botoian klik egin eguna eta ordutegia aldatzeko, eta “Heltzeko tenorea” hautabidea lehenetsi ikastetxera heldu nahi duzun tenorea aukeratzeko.
- “Bilatu” botoian klik egin
- Proposaturiko bidaia hautabide desberdinak ikusi
Garrantzitsua: 100 eta 156 arteko zenbakiak daramatzaten lineak erabiltzeko, izena eman behar da aitzinetik!
Ohiko galderak
Harremanetarako inprimakia
Edozein argibide eskaerarako edo eskabiderako, eskola-garraioko zerbitzuarekin harremanetan jartzen naiz mezu elektronikoz harremanetarako inprimakia erabiliz
Telefonoz:
Eskola-garraioko zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke telefonoz astelehenetik ostiralera 8:30etik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara.
*Tokiko dei baten kostua
Hitzordu bat hartu
Hitzordua hartzen dut langile baten laguntza ukaiteko
TXIK TXAK merkataritza-bulego batean
Elkargoaren Etxeetan*
*Izena emateko laguntza ukaiteko Elkargoaren Etxe batean, hitzordua telefonoz hartu behar da nahitaez.