Goizeko estresari adio! TXIK TXAK hiri-sareko linea erregularrek eskolara, kolegiora edo lizeora eramaten naute sinpleki. Autobus bat nire etxe aitzinetik pasatzen bada, jadanik bide egokian naiz.
28 urtez pekoen abonamendua: urte osoan mugagabean ibiltzeko gakoa
28 urtez pekoen abonamenduarekin, libreki bidaiatzen dut urte osoan, hiri-linea guzietan. Lehen balioztatzetik aktibatzen da automatikoki.
Non erosi nire abonamendua?
Nire abonamendua eros dezaket internet bidez nire TXIK TXAK kontutik. Nahiago badut, Baionako, Biarritzeko edo Donibane Lohizuneko agentziara joan naiteke, hitzordua hartuz hobe, ez igurikatzeko. TXIK TXAK agentzia batean nire abonamendua berritzeko, nire garraio-txartela eta frogagiriak eraman behar ditut.
Non aurkitu nire bidaiari loturiko lineen ordutegiak eta nire ibilbidea?
Nire bidaia errazki antolatzeko, ibilbide-kalkulagailuak linea hoberena aurkitzen laguntzen nau, klik gutiren bidez. Ordutegi fitxak eskuragarri dira webgunean.
Autobus barnean hartu beharreko ohitura onak
Igotzen naizen aldi oro nire txartela baliozkotzen dut, lasai egoten naiz, errespetuz jokatzen dut, nire lekua uzten dut beharrez eta ez dut deus autobusean uzten. Eta eguna ongi hasteko: gidaria agurtzeak beti plazer eginen dio!
Maiz egiten diren galderak
Harremanetarako inprimakia
Edozein informazio edo erreklamaziorako, eskola-garraioaren zerbitzuarekin harremanetan jartzen naiz e-mezuz harremanetarako inprimakia betez.
Telefonoa
Eskola-garraioko lantaldearekin harremanetan jar zaitezke telefonoz astelehenetik ostiralera 08:30etik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara.
*Tokiko dei baten prezioan
Hitzordu bat hartu
Hitzordua hartzen dut langile baten laguntza ukaiteko
Euskal Elkargoaren Etxe batean*
- Euskal Elkargo Etxe batean izena emateko laguntza behar baduzu hitzordua telefonoz hartu beharko duzu nahitaez.