TXIK TXAK eskola-garraio sareko 100 eta 156 arteko eskola-garraio lineak autokarrez egiten dira.
Izena eman ondoan bakarrik erabil daitezke.
Garrantzitsua!
Lekuak mugatuak dira, ikasle bakoitzari segurtasun uhalaz hornituriko
jarleku bat esleitua zaiolako.
Eskola-garraio linea bat erabiltzeko non eta nola izena eman?
Eskola-garraio linea erabiltzeko izen ematea internet bidez egiten da, izen emateen atalaren bidez.
Zure laguntzeko, TXIK TXAK taldeak telefonoz artatuko zaitu 05 47 75 76 64 zenbakira deituz, baita hitzordua hartuz ere Baionako, Biarritzeko eta Donibane Lohizuneko agentzietan, zure txostena osatzen edo eskola-garraio linea egokia hautatzen laguntzeko.
Ikasturte osoko bali den abonamendua
Eskola-abonamendua ikasturterako soilik bali da, irailaren 1etik agorrilaren 31ra.
- Eskola-garraio linea bakar bat erabiltzeko bidea ematen du: ikasleak izena ematean hautatzen duen linea. Linea horretan jarleku bat erreserbatua zaio.
- Hautatu ez duen eskola-garraio linearik ezin du erabili.
Zure haurrari esleituriko garraio-eskola lineatik kanpo, txartelak zure haurrari, TXIK TXAK sareko linea erregular guzietan bidaiatzeko bidea eskaintzen dio.
Non aurkitu eskola-garraio lineen ordutegiak eta planoak?
Eskola-garraio lineen ordutegiak eta planoak eskuragarri dira izen emateen atalean. Zure helbidea eta ikastetxearena zehaztu behar dituzu, hauta daitezkeen ibilbideak eta ordutegiak ikusteko.
Autobus barnean hartu beharreko ohitura onak
Igotzen naizen aldi oro txartela balioztatzen dut, lasai egoten naiz, jendetasunez jokatzen dut, eta ez dut deus uzten autokarrean… eta gidaria beti agurtzen dut: beti plazer egiten du!
Maiz egiten diren galderak
Harremanetarako inprimakia
Edozein informazio eta erreklamaziorako eskola-garraioaren lantaldearekin harremanetan jartzen naiz e-mezuz harremanetarako inprimakia betez.
Telefonoz:
Eskola-garraioaren lantaldearekin harremanetan jar zaitezke telefonoz astelehenetik ostiralera 08:30etik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara.
*Tokiko dei baten prezioan
Hitzordu bat hartu
Hitzordua hartzen dut langile baten laguntza ukaiteko
TXIK TXAK agentzia batean
Euskal Elkargoaren Etxe batean*
*Euskal Elkargoaren Etxe batean izena emateko laguntza ukaiteko, hitzordua telefonoz hartu beharko duzu nahitaez.