Hiriak eta herriak

Hiriz herri ibiltzea arras sinple da!

Izan ere, 45 autobus-linea ibiltzen dira Ipar Euskal Herri osoan eta Landetako hegoaldean barna.

Kostaldean: autobusak usu ibiltzen dira itsasbazterraren buru batetik bestera, bai neguan, bai udan, gaueko ordu ttipietan ere ibiltzen diren linea batzuekin, baita uztailean eta abuztuan gau eta egun ere!

Barnealdean: hiri eta herriarteko lineak maiz ibiltzen dira ere, eta ibiltze-ordutegi erregularra dute, usaiako bideetarik kanpo aise ibiltzeko!

Azkenik, autobusa pasatzen ez den lekuetan: Eskaera Bidezko Garraioak hartzen du lekukoa! Nire xerka jiten da nahi dudan helbidera, aitzinetik erreserbatuz geroz, zortzi bidaiari garraiatuz gehienez.

Tarifikazio bakarra, sinplea eta eztia

Autobus-linea, distantzia edo eguna edozein izan dadin: bidaia bateko tiketa 1,30 € gosta da beti, eta ordu bat eta erdiz bali da, beste lotura batzuk hartzeko.

Plan ona: ez da gehiago paperezko tiketarik behar! Pasa ezazu kontakturik gabeko zure banku-txartela balioztagailuan, eta kitto!

  • bip 1 = bidaia 1 balioztatua.
  • Gehienez 5 pertsona balioztatzen ahal dituzu txartel berarekin, betiere bidaia bakoitzeko 1,30 € pagatuz.
  • Eta, egun berean 3 bidaia baino gehiago eginez gero, bidaiari bakoitzak 3,70 €-ko mugaren abantaila izanen du automatikoki.

 

Horrez gain, agentzietan, salguneetan eta kutxazain automatikoetan, eguneko eta asteko txartelak eskaintzen dira, banakakoak edo 5 pertsona arteko taldeentzat.

Urririkako joan-jinkariak hiri barneetan eta hondartzetan

Hainbat urririkako joan-jinkari elektriko ibiltzen dira urte osoan Baiona eta Biarritzeko hiri barneetan. Bidarten eta Ondresen, hondartzetarako sarbidea errazten dute sasoiko lineek, autoa aparkatzeko itzulika ari izan behar gabe!

Aldiriko aparkalekuak: utz ezazu zure autoa pausan!

Autoz etorri zara? Gauzak erraztu itzazu, urririkako aldiriko aparkalekuetan autoa utziz!

Turismo sasoi betean, urririkako 20 aldiriko aparkalekutarako sarbidea dago, gau eta egun. Han aparka zaitez, TXIK TXAK garraio-tituluren bat baliozta ezazu eta joan zaitez hiri barneetara, hondartzetara edo gune turistikoetara, aparkatzeko lekua aurkitzearen arrangurarik gabe.

Baionako Gainak → hiri barnea 10 minutura, T1 linearen bidez.

Garròs (Tarnose) → Baiona 15 minutura, T2 linearen bidez.

Irati (Biarritz) → hiri barnea 10 minutura, 31. linearen bidez.