2026ko irailaren 1etik aitzina TXIK TXAKek neguko ordutegia plantan emanen du, geldileku berriekin eta ibilbide hobetuekin.
Sartzeko berrikuntzak
2026ko irailaren 1etik 2027ko ekainaren 25era indarrean izanen diren ordutegi orri eta plano berriak, jadanik sarean eskuragarri dira.
Zure inguruko bilakaerak
Donibane Lohizune
linea Xantakora arte luzatua da. Ibilbide berri honek Donibane Lohizuneko eskoletara, Zentro Akuatikora eta Aldiriko Aparkalekura zuzenean iristea ahalbidetzen du, astelehenetik larunbatera 30 minutu guziz izanen den autobusarekin.
Bi geldileku berri izanen dira:
-
· A+Ap Xantako
· Fargeot
eta
lineen arteko loturak ere hobetuko dira autobus-geltokian.
Angelu
lineak, Cinq Cantons geltoki berria ukanen du, zuzenean BAB hiribidean. Antolaketa berri horrek ibilbidearen denbora ttipitu eta linearen frekuentzia hobetzea ahalbidetzen du, egunean zehar 18 minutu guziz izanen den autobusarekin.
Basusarri eta Angelu
lineak ibilbide berria ukanen du, bigarren mailako errepidetik doan autobusentzako bidetik Baionara lasterrago iristeko. Ondorioz, Lamigue bidea, Berraute et Sutar geltokietan ez da gehiago geldituko. 44 linearekin lotura eginen duen Iratzea geltoki berria sortu da.
Bokale
Lanen bukatzeak Biremont etorbidetik Bokale azpian berriz gelditzea ahalbidetzen dio
lineari. Linea 20 minutu guziz pasatzen da.
Bidarte
Lore Landa auzoak garraio zerbitzu indartua du, eguneko 39 joan-jin gehiagorekin.
linea
lineak ordezkatuko du, Biarritzeko aireportuko, Izarbeleko eta Biarritzeko tren geltokiko geldialdiekin haren ohiko ibilbidea osatuz.
Ziburu
Sokoa karrikan bi zentzuetako zirkulaziora itzultzeak
linearen ibilbidea sinplifikatzen du.
Hendaia
Uda honetan plantan emaniko azken geldilekuak atxikiko dira:
-
·
-
·
Saint-Martin-de-Seignanx
lineak, goizean, abiatze bat gehiago izanen du 7:30ean, Baionara buruz.
Eskaera bidezko garraioa: egokitzapenak herri batzuetan
Berriz izendaturiko geltokiak
· Senperen, Mediku Kabinetea geltokia Denen etxea bilakatuko da.
· Amendüze-Unason, Alegra geltokia Alegera geltokia bilakatuko da.
· Ortzaizen, Bourg geltokia Hortza bilakatuko da eta Merkataritza Gunea geltokia Iraordoki.
Geldileku berriak
· Larzabalen, Zerbitzu anitzeko saltegien zentroa geltokiaren sortzea.
· Bankan, Olha hirugarren-gunea geltokiaren sortzea.
Zure joan-etorriak presta itzazu
Ordutegi, ibilbide eta plano guziak webgunean eguneraturik atzeman itzazu.
Eskola garraioa
Eskola lineei, izen emateei eta ordutegiei buruzko informazioak, horri dagokion orrialdean eskuragarri dira.
Aurten, TXIK TXAK hartzen dut egun guziz: abonamendua hartzen dut!
Hilabetekoa, urtekoa, solidarioa… Prezioak adinaren eta diru sartzeen arabera egokitzen dira.