Salguneak

Salmenta online-dendan

  • TXIK TXAK txartela internet bidez manatzeko edo berriz kargatzeko, gasturik gabe.
  • TXIK TXAK txartelak, edozein garraio-titulu eta abonamendu kargatzeko ahala ematen du, Libre txartela barne.
  • Urririk da, etxera igortzeko gastuak barne.

Garraio-tituluen banagailu automatikoetan salgai

  • Abonamendua kargatzeko, erosteko edo tiketak kargatzeko
  • Nire txartelaren edo nire tiketaren saldoa kontsultatzeko irakurgailuaren aitzinean aurkeztuz.

Banagailuak ondoko lekuetan kokatuak dira: Tram’busaren geldileku eta geltokien lineetan, Biarritzeko aireportuan, Biarritzeko eta Hendaiako geltokietan.

Ordainketa, banku-txartelaz edo eskudiruz soilik.

Salmenta TXIK TXAK agentzietan

  • Tiketa, Libre txartela edo abonamendua erosteko edo kargatzeko.
  • Profila edo Elkartasunezko abonamendua eskuratzeko.
  • TXIK TXAK agente komertzialengandik gidatua eta kontseilatua izateko.

    4 agentzia dituzu zure zerbitzuko:

Baiona

7 Lormand karrika
Astelehenetik ostiralera 08:30etik 18:30era
Larunbatetan 09:00etatik 12:30era eta 14:30etik 18:00etara

BIARRITZ

Louis Barthou etorbidea
astelehenetik larunbatera 09:00etara 12:30era eta 14:30etik 18:00etara

DONIBANE LOHIZUNEKO AUTOBUS GELTOKIA Passicot komandatearen bulebarra, 64500 DONIBANE LOHIZUNE. Astelehenetik larunbatera 09:00etatik 12:30era eta 14:30etik  18:00etara Larunbat goizean, 08:15etik 12:00etara.

DONAPALEU

Nafarroako etorbidea, 520, 64120 DONAPALEU.

Astelehenetik ostiralera (besta egunetatik goiti) 08:30etik 12:00etara eta 14:30etik 18:00etara.

Kideak diren saltokietan salmenta

  • Noiztenkako tituluak erosteko

Kasu, kide diren salgune batzuetan 10 Bidaiako Tiketa, Egun 1eko Txartela, 7 Eguneko Txartela eta 7 Eguneko Taldeño txartelak saltzen dituzte bakarrik.

 

Ibilgailu-barneko salmenta

  • Ondoko garraio-tituluak: Bidaia 1 ,Egun 1, Joan-etorri Taldeño Tiketa eta EuskoPass zuzenean eros ditzakezu gidariari, salbu T1 et T2 lineetan.
  • Gorago aipaturiko garraio-tituluez gain, 10 Bidaia Tiketa, 3 Eguneko Tiketa, 7 Eguneko tiketa, 7 Eguneko Taldeño tiketa baita hilabeteko abonamenduak eros ditzakezue linea hauetan: 27, 28, 40, 41, 42, 43, 44, 45, 46, 60, 61, 62, 63, 64 eta 65  (udan)
Xehea presta ezazu denborarik ez galtzeko!