Eskola-garraioa

Eskola-garraioak behar baditut, behereko modulotik izena ematen segitzen dut. Nire bizilekuko herria eta nire haurraren ikastetxeko herria komunikatzen ditut. 

2 opzio eskolara joateko

Hiriarteko lineak

Hiriko linea erregularretan ez da izen ematerik behar TXIK TXAK sarean bidaiatzeko, T1 lineatik 99 lineara. 28 urtez pekoen abonamendua hartzea edo berritzea aski da.

Eskola-lineak

Eskola-lineentzako aitzinetik izena ematea beharrezkoa da. Bidaiak autokarrak segurtatzen ditu, jarlekuetan segurtasun uhalarekin bakarrik. Eskola-garraio abonamendua eskuragarri da agentzian edo webgunean. Irailaren 1etik agorrilaren 31ra bali da eta sareko linea erregularrak erabil daitezke ere.

Zergatik webgunetik izena emateko hautua egin?

Bizkortasuna

Igurikatze lerroak eta paperak betetzea saihesten dut.

Erosotasuna

Webgunean izena emateko gunean egunero, gau eta egunez eskuragarri da, agentzietako irekitze tenoreetatik kanpo ere.

Sinpletasuna eta laguntza

Gidatzen uzten naiz, urratsez urrats, eta eskola-garraioen ekiparekin harremanetan sartzen naiz laguntza behar izanez gero, webguneko inprimakia betez  edo 05 47 75 76 64 zenbakira deituz.

Elbarritasun egoera diren ikasleak

Elbarritasun egoeran diren ikasleek garraio egokitu bat ukan dezakete. Eskaera Pirinio Atlantikoetako Departamenduari egin behar zaio. Nabigazioa laguntzak erabiltzen badituzue, linean izena emateko ibilbideak zailtasun batzuk ukan ditzake. Laguntza behar izanez gero, 05 47 75 76 64 zenbakira dei gaitzazu edo harremanetarako inprimakia bete ezazu

Maiz egiten diren galderak

Harremanetarako inprimakia

Edozein eskaera edo erreklamaziorentzat, eskola-garraioko ekiparekin harremanetan jartzen naiz e-mezuz, harremanetarako inprimakia betez.

Telefonoa

Ekola-garraio ekipa zure esku da telefonoz, astelehenetik ostiralera 08:30etik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara.

*Tokiko dei baten prezioa

Hitzordu bat hartu

Hitzordu bat hartzen dut, agente batek lagundu nazan.

Euskal Elkargoko Etxeetan*

*Euskal Elkargoko Etxe batean izena emateko laguntza nahi baduzu, hitzordua baitezpada hartu behar duzu telefonoz.