Zerbitzu malgu eta baliagarri bat egunerokoan!
TXIK TXAKek eskaera bidezko garraio-zerbitzu (EBG) bat eskaintzen du eguneko bidaiak errazteko, bereziki autobus-linea erregularrak gutien pasatzen diren guneetan. Zerbitzu hau deneri irekia da, erreserba eginez.
- Malgutasuna abiapuntuaren adostean: TXIK TXAK nire hautuzko helbidera datorkit bila, zerbitzudun herrietan.
- Helmuga praktikoak: TXIK TXAK-ek nire herritik proposatuak diren geldilekuetako batetara narama (saltegietara, mediku guneetara, autobus-loturetara).
- Erreserbatzeko askatasuna: Abiatzea baino oren bat lehenago erreserbatu edo nire bidaia hilabete bat lehenagotik antola dezaket
- Denentzat helgarria: Ibilgailu erosoak mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak dira.
- Itzulbidea erraza da: joateko egin dudan bezala, printzipio bera, nire helbidera eramanen nau
- Ordutegi zabala: Astelehenetik larunbatera (besta egunak kanpo) 07:30etik 19:00etara edo 19:30era Basusarri, Arrangoitze, Ahetze, Arbona, Milafranga, Mugerre, Biriatu eta Urruña herrientzat
Eskaera Bidezko Garraioa autobusaren prezioan!
Bidaia 1eko tiketa
1
,30
-
Baliozkotasun-epea: 1h30 lehen balioztatzetik
-
Nola? Autobusaren barnean gidariari eskatuz, eskudiruz bakarrik, 20 €-ko billetea gehienez
SMS tiketa bidaia 1
1
,30
-
Baliozkotasun-epea: 1h30 lehen balioztatzetik
-
Nola? « TAD » mezua igorriz 93 064 zenbakira
Erregularki bidaiatzen dut?
Abonamendu guziek, hilabetekoak edo urtekoak, eskaera bidezko garraioa erabiltzeko aukera ematen dute
Berria! Ene bidaia internet bidez erreserbatzen dut
1. Izena ematen dut
Eskaera bidezko zerbitzuaren erabiltzeko, izena ematen dut eta erreserbatzen dut, zinez sinple da!
Garrantzitsua! TXIK TXAK aplikazioan konektatzeko kontu bat baldin badut jadanik, helbide elektroniko bera erabiltzen dut.
Jadanik zerbitzu erabiltzailea naiz? Ene interneteko kontua sortzeko, erreserba-konfirmazioak eskuratzen ditudan e-mail bera erabiltzen dut. Horrela eginez ene kontua nire EBG zerbitzuari lotzen dut automatikoki.
2. Erreserbatzen dut
Abiatzea baino oren bat lehenago erreserbatu edo nire bidaia hilabete bat lehenagotik antola dezaket (eskuragarritasunaren arabera).
Bidaien bateratzeko, ibilbidea eta hartze tenorea erreserbatzeen arabera egokituak dira.
Zure bidaia erreserbatzean, segurtasun-tartea aurreikustea gomendatzen dizugu.
Bidaia baino 2 oren lehenago, ene telefono zenbakia nire profilean zehazteaz oroitzen naiz, konfirmazio SMSa eskuratzeko gisan eta beharrez gidariak nirekin harremanetan sartzeko aukera ukan dezan.
Ene bidaia telefonoz erreserbatu nahi dut
Ene bidaia telefonoz erreserba dezaket abiatze-tenorea baino oren bat lehenago arte eta ene bidaiak planifika ditzaket
hilabete lehenago arte (lekuak baldin badira). Aski da bezeroen harremanetarako zentroa deitzea: 05 47 75 76 64.
Erreserba zentraleko ordutegia:
- Astelehenetik larunbatera: 07:00etatik 20:00etara
- Igande eta besta egunetan (Maiatzaren 1a salbu): 09:00etatik 12:30era eta 13:45etik 17:30era
Bidaia-egunean nola pasatzen da?
Konfirmazioa eskuratzen dut
Ene bidaiaren bezperan, ene erreserbatzea e-mezuz konfirmatua da. Ene garraioaren pasatze-tenorea SMS bidez konfirmatua da bidaiaren bukaerako ordutegia baino 2 oren lehenago
Leku gehiago eskaintzeko eta azken memento arte erreserbatzeko aukera emateko, ibilbidea bidaian zehar alda daiteke erreserbatu duten beste pertsona batzuen hartzeko. Erreserbatzean zehaztutako abiatze-tenorea alda daiteke (+/- 10 min).
Abiapuntura noa
10 min lehenago heltzen naiz
Kasu: beranta baldin baduzu gidaria ezingo da zure beha egon.
Ibilgailua heldu da
Ene garraio-titulua balioztatzen dut, instalatzen naiz eta bidaiaz baliatzen naiz helmugaraino.
Traba bat agertzen zait?
Ene bidaia ezezta dezaket abiatze-tenorea baino 2 oren lehenago eta alda dezaket abiatze-tenorea baino oren 1 lehenago, internet bidez edo telefonoz.
Aise da! Ene ondoko bidaiak kudea ditzaket ene bezero-gunean, aplikazioan edo txiktxak.fr webgunean
Kasu! Erreserbatzerakoan abisatu gabe ez banaiz agertzen, zigortua izan naiteke eta behar orduan zerbitzutik behin betiko kanporatua.