TXIK TXAK engaiatzen da mugikortasun iraunkorrerako aukera denei eskaintzera.
Elkartasunezko prezioari esker ahal gutiko pertsonei garraio-faktura ttipituko zaie.
Prezioak diru-sartzeen eta adinaren araberakoak dira, hilabeteko eta urteko abonamenduetan % 50 eta % 75 bitarteko prezio apaltzeekin.
Aipagaiak
Elkartasunezko prezioen zehaztasunak
Elkartasun+
Familia Kozientea 430€koa edo gutiagokoa duen familia batekoa naiz.
jusqu’à 75% de réduction !
Elkartasunezkoa
Familia kozientea 431€ eta 620€ artekoa duen familia batekoa naiz.
jusqu’à 50% de réduction !
28 urtez pekoentzako elkartasunezkoa
6 eta 18 urte artekoa naiz eta zergarik pagatzen ez duen pekoa ez den familia batekoa naiz
50% de réduction !
Jakiteko on:
- Elkartasunezko prezioekin, etxeko kide hautagarri guziek beherapen bera dute!
- Familia batek ez du zerga pagatzerik, « ez zara irabaziekiko zergapekoa » edo « zerga arindu ondoren ez zergapekoa » adieraziak baldin bada zure zerga agirian.
Elkartasunezko prezioak: prezioak buxeta guziei egokitzen dira
Elkartasunezko prezioak ukan ditzakezun egiaztatu ezazu
GARRANTZITSUA:
Familia-kozientearen kalkulagailu honek ez du estimatze bat baizik ematen, datu indikatibo gisa. Zure txostena aztertzerakoan aterako den emaitza desberdina izan daiteke.
- Elkartasun + profilaren araberakoa zara:
- 28 urtez pekoa bazara, hilabeteko abonamendua har dezakezu 9.5€/hilabetean edo urteko abonamendua 48€/urtean, hau da, 4€/hilabetean.
- 28 urtez goitikakoa bazara, hilabeteko abonamendua har dezakezu 9.5€/hilabetean edo urteko abonamendua 90€/urtean, hau da, 7.5€/hilabetean.
- Elkartasun profilaren araberakoa zara:
- 28 urtez pekoa bazara, hilabeteko abonamendua har dezakezu 19€/hilabetean edo urteko abonamendua 48€/urtean, hau da, 4€/hilabetean.
- 28 urtez goitikakoa bazara, hilabeteko abonamendua har dezakezu 19€/hilabetean edo urteko abonamendua 186€/urtean, hau da, 15.5€/hilabetean.
- Ezin duzu elkartasunezko preziorik ukan
Elkartasunezko prezioek nola funtzionatzen dute?
Bere prezio apaleko abonamenduaz baliatzea arras sinplea da. Zure profilean (« elkartasunezko+ », « elkartasunezko », « 28 urtez pekoen elkartasunezko ») izena ematea nahikoa da. Gero TXIK TXAK txartela eskura ezazu… Gidaria segi ezazu!
CAF delakoen hartzaileentzat
edo MSA
-
TXIK TXAK bulegora noa,
-
edo TXIK TXAK on line dendara konektatzen naiz
-
Eskutan hartzen ditut, hilabete honetako edo aitzineko hilabeteko CAF delakoaren ordain agiria edo QFMSAren agiria.
-
Nortasun agiria
6-18 urte arteko eta zergapekoa ez den familia batekoentzat:
-
TXIK TXAK bulegora noa
-
edo TXIK TXAK on line dendara konektatzen naiz
-
Azken zerga agiria eskutan
-
Nortasun agiria
-
Familia liburuxka
Ez baduzu CAF edo MSA familia-kozienterik edo 6 eta 18 urte artekoa ez bazira eta zergapekoa ez den familia bati lotua:
Honekin batean, zure bizilekuko herriaren arabera, zure familia kozientea kalkulatuko duen erakundea atzemanen ezazu,
CAF edo MSAren hartzaile ez direnentzat
-
Ene herriko CCAS/GEUZera noa, edo bestenaz, jadanik ezagutzen nauten SDSEIra, edo ene etxetik hurbilena den Elkargoko Etxera edo MSAP/MFSera.
-
Ene irabazien azken zerga agiria eskutan
-
Nortasun agiria
-
Familia liburuxka
-
TXIK TXAK bulego komertzialera noa
-
edo TXIK TXAK online dendara konektatzen naiz
-
Hilabete honetako edo aitzineko hilabeteko Familia-Koziente agiri pertsonalizatua eskuetan
-
Nortasun agiria





