EUSKARAREN URTAROA: TXIK TXAKekin euskaraz mintzo gira!

Euskal Hirigune Elkargoak, azaroaren 17tik abenduaren 1era  antolatzen duen  EUSKARAREN URTAROAren karietara, TXIK TXAKek euskararen ezagutzera eta euskaldun gisa trebatzera eta mintzatzera laguntzen gaitu.

Zatozte gurekin bi urratsetan egiten den ibilaldi baten egitera!

TXIK TXAK quizz-arekin, jostatuz euskaraz ari gira!

TXIK TXAKek quizz ludiko bat linean ezarri du eta denen esku da azaroaren 17tik abenduaren 1era, euskara ikasten hasteko, maila hobetzeko eta praktikatzeko.

 

3 maila dituen eta galdera labur eta ulerterrazak dituen JOKOA da. Euskaraz mintzatzen trebatzeko eta euskara gure egunerokoaren eta bidaien erdian kokatzeko BEHAR genuen jokoa da.

Horrez gain, sari andana bat bada irabazteko! Zozketan parte hartuko dutenek AEKrekin astebeteko ikastaldia, kontzertuetarako txartelak, eta beste opari ugari irabazi ditzakete!

Ikasketa intentsiboa, autobus eta tram’busetan ibiliz ere!

Eta gure ibilbideetan ikasten segitzeko, TXIK TXAKek hitz ainitz gorde ditu ibilgailuetan.

Horri esker, euskaraz bidaiatzeko beharrezkoa den hiztegia ikasteko aukera duzu garraio-sare osoan.

TXIK TXAKekin urte osoan euskaraz ari gira

EUSKAREN URTAROtik kanpo, TXIK TXAKek euskara/frantsesezko ibilbide elebidun osoa eskaintzen digu urte osoan.

TXIK TXAK webgunea

Osoki eskuragarria izateko bai eta euskaraz erregularki aritzeko, TXIK TXAKen webgunearen edukia, euskaraz eskuragarriak dira. Horretarako, gaineko eskuinaldean den ikurriña hautatu behar.

Bidaiarien informazioa

Bidaiarien informazio guzia euskaraz eta frantsesez eskuragarria da, ibilgailuetan eta TXIK TXAK geldilekuetan ere. Trebatzeko eta hiztegia aberasteko beste aukera bat da!

Les autres actualités