TXIK TXAK Pro: enplegatzaileei zuzenduriko eta egokituriko laguntza
Badu zenbait urte Ipar Euskal Herri-Aturriko mugikortasunen sindikatua lurraldeko enplegatzaileen ondoan engaiatua dela. Orain, bere laguntza indartzen du horri eskainiriko dispositibo batekin: TXIK TXAK PRO.
TXIK TXAK Pro dispositiboak mugikortasun iraunkorren aldeko egitura barneko urraspideak errazteko eta bertutezkoagoak diren bidaiatzeko moduak sustatzeko tresna zehatz andana bat ezartzen ditu lurraldeko enplegatzaileen eta egituren esku. Tresna horien artean badira metodologia-orriak, lurraldean erabilgarri diren mugikortasun aterabide sorta, baita ekaineko Mugikortasunaren Lehiaketan parte hartzeko argibide guziak ere.
Anne Le Bihan, enplegatzaileekiko harremanen arduraduna
“Enplegatzaile bakoitzak baditu bere mugikortasun erronkak. Nirekin harremanetan sartu: zure lankideendako aterabide zehatzak plantan ezartzen lagunduko zaitut.”