TXIK TXAKekin, hondartzara!
Ondresetik Hendaiara, gozatu hondartzez, autorik gabe: maiz ibiltzen diren autobusak, aldiriko aparkalekuak, urririkako joan-jinkariak, bizikleta aparkaleku zainduak eta abar. Auto lerro gutiago eta askatasun gehiago!
Uda guziez, TXIK TXAK sareak egunez eta gauez berant arte maiz ibiltzen diren autobusak eskaintzen ditu.
Utz ezazu zure bizikleta aparkaleku zainduan, eta balia zaitez hondartzaz, gogoa arin!
Itsasbazterreki 9 hondartzatan zainduak dira bizikletak, urririk, uztailaren 5etik abuztuaren 24ra.
1.000 aparkatzeko leku baino gehiago daude eta bizikleta mota guziak onartuak dira, karga-bizikletak eta surf-oholerako tokia duten bizikletak barne. Estakururik ez, hondartzara bizikletaz ez joateko!
Ekipatutako 9 hondartzak:
- Bidarte: Uhabia, Erdiko hondartza, Erregeen Pabiloia, Ilbarritz
- Biarritz: Milady, Hondartza Handia
- Angelu: Amodio Ganbera
- Tarnose: Metroko hondartza
- Ondreseko hondartza
Ekipamendu osoarekin sar zaitez autobusean!
TXIK TXAK-ekin, udan dena haizu da! Zure surf-ohola (2 metro baino gutiagokoa) onartua da autobusean, baita zure txakur ttipia ere, saski edo zaku egokituan bidaiatzen badu. Itsuendako gida-txakurrak ere baimenduak dira TXIK TXAK sare osoan.
Urririkako joan-jinkariak, hondartzetara aise heltzeko
Urririkako lau joan-jinkarik Ondres, Biarritz, Bidarte eta Getariako hondartzetarako sarbide erraztua eskaintzen dute:
- Biarritzeko hiri barnean eta Euskaldunen Kostako eta Portu Zahareko hondartzetan ibiltzen den N4 joan-jinkaria.
- Hondartza Handitik eta Biarritzeko itsasargitik pasatzen den N5 joan-jinkaria.
- N20 joan-jinkaria, Ondreseko hondartzarako sarbide zuzena eskaintzen duena herri barnetik, eta Ondreseko geltokitik hurbil dagoen Le Quillet aldiriko aparkalekura doana.
- N30 joan-jinkaria, Uhabia eta Ilbarritz arteko Bidarteko hondartza guzietara doana.