Mendiak eta mendi ibilaldiak

Abentura, bi urratsetan!

Aire garbia arnastu, paisaia ikusgarriak ikusi eta errazki joan daitekeen bidexketan ibili nahi duzu?

Ipar Euskal Herria mendi ibilbidez eta ikuspegi ikusgarriz betea da. Eta, berri ona: horietako anitzetara autorik gabe joan daiteke! TXIK TXAK sarearen bidez, askatasun osoz joan zaitezke naturako altxor horiek ezagutzera, noizbehinkako ibiltaria izan edo izadiaren maitatzailea izan.

Eguneko ibilaldiak

Errealitatetik ihes egiteko, oinez ibiltzeko edo hats hartzeko ibilaldiei buruzko ideia batzuk, autobusez joanez:

Xoldokogaina lakuaren itzulia, Ibardingo lepotik

Abiatzea Donibane Lohizunetik,4  linearen bidez. Lepoaren gainaldean, bi orduko itzuli erraza lakuaren eta harrespilen inguruan. Ibilaldi ezin hobea, izadian egin ateraldi erraz baterako.

Lexantzümendiren zeharkatzea, Ligi-Athereitik

41 linea har ezazu Atharratzera arte, ondotik linea Ligi arte, kaskoaren 360°-ko panomaraz baliatzeko.

Mondarrain edo Arranomendi, Itsasutik

Har itzazu 40 + 28 lineak. Lau orduko familia-ibilaldia, pottoken eta bloke arrokatsuen artean, eta ikuspegi zoragarria helmugan.

Larrun, natura betean, autorik gabe.

Euskal Herriko tontor enblematikoenetako bat ezagutzeko gogoa duzu, autorik gabe? TXIK TXAKi eta Larrungo tren mitikoari esker, arras posible da!

 

Baionatik  44 linea edo Donibane Lohizunetik 45 linea har ezazu Sarako San Inazio mendatera heltzeko, trenaren abiapuntura. Zenbait geldialdi eta zuzenean trenaren geltokira heltzen zara.

Trenak Larrungo gailurreraino (905 m) eramaten zaitu, eta, han gainetik, Pirinioak, Euskal Herriko eta Landetako itsasbazterrak eta Nafarroa ikusteko parada izanen duzu. Kirolzaleenek oinez jaisteko aukera ere badute, seinalatutako bidexketatik joanez, eta pottokak gurutzatuz eta esperientzia paregabea biziz natura betean.

Sarbide bizkorra, ikuspegi zoragarria: mendia eta natura helgarri, #txiktxak sareari esker

Kasu egin azken abiatzeari!

Larrun bisitatu ondoan TXIK TXAK sareko autobus batean itzuliko zarela segurtatzeko, baitezpadakoa da trenez igotzeko ordutegiak errespetatzea.

  1. linea:

Astelehenetik ostiralera, azken tren igoera, Larrunen tontorrera, 15:30ean. Jaitsiera 18:10ean, 44. linearekin lotura egiteko 18:30ean.

Larunbatetan, azken tren igoera 14:10ean. Jaitsiera 16:50ean, 44. linearekin lotura egiteko 18:30ean.

  1. linea:

Astelehenetik larunbatera, azken tren igoera 15:30ean. (jaitsiera 18:10ean), 45. linearekin lotura egiteko 19:00etan. Igandetan, azken tren igoera 14:10ean (jaitsiera 16:50ean, 45. linearekin lotura egiteko 18:00etan.

Joan zaitez Iratira, Ipar Euskal Herriaren bihotz basatira!

Ongi etorri Europako pagadirik handienetako baten bihotzera!

Iratin, eguneroko bizitik deskonektatu eta mendiaren, oihanaren eta bazkalekuen artean egonen zara, 1.300 metrotik gorako altueran.

Turismo sasoi betean, uztailean eta abuztuan, hara joan zaitezke, autorik gabe, 65 lineari (Donibane Garazi ↔ Irati) edo  lineari (Mauleko geltokia ↔Irati Larraine) esker.

Han gainean, Iratiko txaletetan egoten ahal zara. Mendiaren erdian daude, eta urte osoan daude zabalik.

Ostataleku goxoak, bertako produktuak, eta aktibitateen aukera zabala, urtaroen arabera:

  • Mendi ibilaldi seinalatuak oihanaren bihotzean
  • Mendiko bizikletaz edo oinez ibiltzea
  • Faunari behatzea (sai arreak, oreinak, etab.)

Egun bakarrean egitekoak diren ibilbide turistikoak

Lurraldea beste molde batez esplora ezazu!

Euskal Hirigune Elkargoko Turismo Poloak ibilbide-hautaketa bat proposatzen dizu gure eskualdeko natura-, ondare- eta kultura-aberastasuna deskubritzeko. Ibilbideek, zeinetara garraio publikoz joan baitaiteke, abilki bidaiatzeko eta lurraldea lasai-lasai esploratzeko aukera ematen dizute.

Azken aholku bat?

Oroit zaitez TXIK TXAK aplikazioa deskargatzeaz, ordutegiak denbora errealean jarraitzeko eta zure ibilbidea di-da batean prestatzeko. Izan ere, mendi tontor batera joateko ere, lasai egon zaitezke ibilbide osoan.