Iraupen luzeko alokatzea

Bizikleta bat urtebetez, zure eguneroko joan-etorrietarako

TXIK TXAK-i esker, bizikleta bat alokatzen duzu urte osorako, eta lanera, ikastera edo erosketak egitera joateko erabiltzen duzu. Konponketa-lanak, laguntza eta segurtasun-ekipamenduak alokatzearen barne dira.

2026ko azaroaren 2az geroztik, alokatzeak urtebete irauten du, hiru hilabete iraun orde. TXIK TXAK bizikleta bat jada alokatu baduzu, beste eskaera bat egin dezakezu.

Proposatutako bizikletak

• Laguntza elektrikoko bizikleta: motor batek pedalatzen laguntzen zaitu, bai patarrean gora, bai distantzia luzeetan.
• Bizikleta plegagarria: zenbait segundotan plegatu eta aise biltzen da. TXIK TXAK autobusetan plegaturik sar daiteke.
• Karga-bizikleta, “longtail” motakoa edo karga-trizikloa, laguntza elektrikokoa: haurrak edo erosketak eramateko.

Laguntza elektrikoa

Karga-bizikleta elektrikoa

Plegagarria

Longtail bizikleta elektrikoa

Nork aloka dezake bizikleta bat?

Zerbitzu hau bizileku nagusia Euskal Hirigune Elkargoan, edo Tarnosen, Ondresen edo Saint-Martin-de-Seignanxen duten biztanleentzat baizik ez da. Familia bakoitzeko alokatze bakarra egin daiteke.

Non har daiteke bizikleta?

TXIK TXAK bizikletak lurralde osoko 18 bizikleta hartzeko gunetan har daitezke: Angelu, Arbona, Baiona, Biarritz, Bidaxune, Donapaleu, Donibane Garazi, Donibane Lohizune, Hazparne, Hendaia, Hiriburu, Iholdi, Itsasu, Lehuntze, Maule, Mugerre, Senpere eta Tarnose.

plan point de retrait

Nola aloka daiteke bizikleta bat?

1. Izena ematen dut erreserba plataforman. Bizikletarik ez bada, igurikatze-zerrendan ezartzen naute. Plataformak bizikleta bat eskuratzeko guti gorabeherako epe bat jakinarazten dit, eta bizikleta bat libro delarik mezu elektroniko bat errezibitzen dut.

2. Hautatutako bizikleta hartzeko gune batean hartzen dut bizikleta. Bizikletaren egoera-akta izenpetzen dut han.

3. Egunerokoan erabiltzen dut. Ibilbide-kalkulagailuak bizikletaz egiteko ibilbideak eta TXIK TXAK sarearekin konektatutako ibilbideak proposatzen dizkit.

4. Arazorik izanez gero, laguntza teknikorako zerbitzuarekin jartzen naiz harremanetan, 05 47 75 76 64 telefonora deituz. Konponketa-lanak eta laguntza abonamenduaren barne dira.

5. Alokatzea bururatzean, bizikleta gune berera itzultzen dut. Bigarren eta azken egoera-akta izenpetzen dut han.

Zenbat balio du?

• Enplegatzailearen parte-hartzea: soldatapeko langilea bazara, zure enplegatzaileak zure abonamenduaren erdia edo gehiago ordaintzen ahal dizu, prezioa edozein izan dadin. Orduan, adibidez, laguntza elektrikoko bizikletarako abonamenduak hilabetean 20 € balio du, hilabetean 40 € ordaindu orde.
• Bermea: kontratua sinatzean, hatz-marka bidezko bermea uzten duzu banku-txartelean. Ez da kobratzen.

Argibide gehiago :

• Posta elektronikoa: locationvelo@txiktxak.fr
• Telefono zenbakia: 05 47 75 76 64, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara
• Deskargatu laguntza elektrikoko bizikleta erabiltzeko jarraibideak (frantsesez)