Ezagut itzazu (zure) autoa gabe aise mugitzeko aukera guziak!
Ipar Euskal Herria eta Landesetako hegoaldea autorik gabe bisitatzea? TXIK TXAKi esker, arras posible da!
Autobus-lineak, hiri barneko edo hondartzetako joan-jinkariak, eguneko itzuli eta ibilaldietarako ideiak eta abar, oporretan bazaude edo beste gisaz mugitzeko gogoa baduzu, behar den lekuan zaude!
Eta zuk, zein leku ezagutzeko gogoa duzu gaur?
Egun bakarrean egitekoak diren ibilbide turistikoak
Lurraldea beste molde batez esplora ezazu!
Euskal Hirigune Elkargoko Turismo Poloak ibilbide-hautaketa bat proposatzen dizu gure eskualdeko natura-, ondare- eta kultura-aberastasuna deskubritzeko. Ibilbideek, zeinetara garraio publikoz joan baitaiteke, abilki bidaiatzeko eta lurraldea lasai-lasai esploratzeko aukera ematen dizute.