Eskola-garraioaren helgarritasuna
Ipar Euskal Herri-Aturriko mugikortasun Sindikatuaren TXIK TXAK eskola-garraioari buruz maiz egiten diren galdera guziak hemen atzeman itzazu.
Eskola-garraioaren kasu bereziak
Nola eman izena eskola-garraioan?
Bai, ikasturtea hasi ondoan aztertuak dira, eskuragarriak diren lekuak eta ibilbideari ekiten dion eragina kontutan hartuz.
Urtero, Ipar Euskal Herri -Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak finkatutako epean eman behar da izena. Familiak gutunez eta komunikazio-kanpaina bitartez abisatuak izanen dira.
Epez kanpoko izen-emateak eskuragarriak diren lekuen arabera aztertuko dira, Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak leku eskuragarriak segurtatu gabe. Epez kanpoko izen-emateek ez dute abonamendua edo karta ukaitea segurtatzen eskola hasi aitzin.
Izen-emateak online egiten dira bakarrik: txiktxak.fr:
A taldeko ikasleentzat:
Izen-ematea online egiten da (txiktxak.fr), araberako inprimakiaren bitartez. 28 urtez pekoen abonamendua onlineko saltokiaren bitartez edo bulego batean eros daiteke.
B taldeko ikasleentzat:
« Garraio-kontu » bat jadanik sortu bazenuen iaz:
Zure erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuz konekta zaitez zure haurren izen-ematea berriztatzeko. Izen-emate berria ere egin dezakezu beste haur baten izena gehitzeko. Izen-emateak jarraituko du pagamendua egina izan arte.
« Garraio konturik » ez baldin baduzu:
«Familia» kontu bakar bat osa ezazu eta zure haurr(ar)en izen-ematea egin ezazu. Izen-emateak jarraituko du pagamendua egina izan arte. Hautatu dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza atxik itzazu, zure eskaeraren aitzinamendua segitzeko eta ondoko aldietan eskola-garraioetan izen-emateko galdeginak izanen zaizkizu.
Izen-ematearendako laguntza behar izanez gero, TXIK TXAK bulego batetara edo hitzordua harturik Elkargoaren Etxeetako batetara joan zaitezke.
Bestalde, galderak pausa ditzakezu honako harreman-inprimakiaren bitartez: https://contact.tsko.txiktxak.fr/hc/fr/requests/new
Azkenik, eskola-garraien taldearekin mintza zaitezke, astelehenetik ostiralera, 08:00tatik 17:00tara : 05 47 75 76 64
Iazko erabiltzaile-izena eta pasahitza baliagarriak dira, “Garraio-kontuan” eta zure haurr(ar)en «Garraio-eskaer(et)an” sartzeko.
Pasahitza ahantzi baldin baduzu, «pasahitza ahantzia» klik egizu, garraio-kontua osatzerakoan eman zenuen helbide elektronikoa sar ezazu eta kode bat eskuratuko duzu mezu elektroniko baten bitartez. Pasahitz berri bat hautatzen ahalko duzu ondotik.
Erabiltzaile-izena ahantzi baldin baduzu, maiatzean eskuratu zenuen informazio-gutunean beha ezazu. Behar izanez gero, eskola-garraio zerbitzuarekin harremanetan jar zaitez honako inprimakiaren bitartez:https://contact.tsko.txiktxak.fr/hc/fr/requests/new
Hautatu dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza atxik itzazu, zure eskaeraren aitzinamendua segitzeko eta ondoko aldietan eskola-garraioetan izen-emateko galdeginak izanen zaizkizu.
Ez. Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuko zerbitzuek galdera guziak aztertzen ditu eta informazio osagarri batzuk galdegin ditzake, edo ezezko erantzuna eman akatsak baldin badituzte ala araudia ez baldin badute betetzen. Ezeztatzearen arrazoiak jakinaraziak izanen zaizkie eskatzaileei.
Zure izen-ematea errefusatua baldin bada, errefusatzearen arrazoi zehatzak jakinen dituzu edo galdeginak izanen zaizkizun frogagiriak edo informazioak igortzen ahalko dituzu, zure eskaera berriz aztertua izateko.
Bai. Laguntza behar dutenek, hitzordua har ditzakete TXIK TXAK bulegoetan edo Elkargoko Etxeetan urrats horren betetzeko laguntza ukaiteko. Ikus gorago galdera honen ihardespena.
Izen-emateak internetez, zure eskaeraren tratamendua errazten du eta lasterrago egiten. Horrez gain, ordainketa 12 dirukentze automatikoen bidez ahalbidetzen du.
Interneten zerbitzuak erabil ditzakezu: Elkargoaren Etxe batetara edo TXIK TXAK bulego batetara joanez, Heren lekura edo Gune Numeriko Publikora (EPN), Herriko Etxera, mediatekara, zure haurraren ikastetxera edo lagun/bizilagunaren etxera joanez.
Zure eskaera egin ondoan, Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuko zerbitzuek aztertuko dute. Zure haurrak eskola-garraioan izena eman duela baieztatuko dizugu, edo bestenaz informazio osagarriak galdeginen dizkizugu edo ezeztatzearen arrazoiak jakinaraziko dizkizugu.
Izen-ematea Mugikortasunen Sindikatuak finkatutako epean egin behar da. Epez kanpoko izen emateak eskuragarriak diren lekuen arabera onartuak izanen dira.
Zure haurrak eskola-garraioan izena eman baldin badu jadanik, ez duzu argazkirik bidali behar. Nahiko bazenu argazkia aldatu dezakegu zure «garraio kontuan».
Izen-emate berri baten kasuan, Nortasun Agiri formatuko argazki bat deskargatzea derrigorrezkoa da (.jpeg edo .png formatuan). Bidalitako argazkia ez balitz erabilgarria, berri bat deskargatzeko mezua eskuratuko zenuke. Argazki egokirik bidali ezean zure galdera pausan geldituko da eta ez duzu garraio titulurik eskuratuko.
Eskola-garraio txartela eta abonamendua
Zure abonamendua aktibatzeko, txartela balioztagailu batean edo garraio-titulu banagailu automatiko batean baliozkotu behar duzu. Hori egin gabe, zure abonamendua ez da aktibuatua eta legez kanpo bidaiatuko duzu.
Txartelaren eskuratzea edo abonamenduaren kargatzea ikasturtea hasi aitzin egina izanen da, zure izena eman baldin baduzu Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak finkatutako epean
Ez. TXIK TXAK txartela nominatiboa da eta osoki pertsonala. Beste norbaitek ezin dezake erabil.
Eskola-garraioen urteko abonamenduari esker, TXIK TXAK sare osoan eta izena ematerakoan zehaztua izan den ibilbide berezituan bidaia dezakezu. Buruilaren 1etik ondoko urteko agorrilaren 31 arte baliagarria da, ontsalaz.
28 urtez peoen abonamendua (A taldeko ikasleak) 12 hilabetez segidan baliagarria da, lehenbiziko baliozkotzetik goiti.
kopia bat galdegin beharko duzu, online, eskola-garraioetan izena eman zenuen webgune berean, eta 8€ko gastu pagatuko duzu. Zure txartela ez bada ibiltzen gure sistema-akats batengatik, kopia urririk ukanen duzu.
Eskola-garraioaren abonamenduaren prezioa eta ordainketa
Prezioa ikaslearen adinaren eta familiaren diru sarreren araberakoa da. Prezioen xehetasunak online eskura ditzakezu.
Izena urtarrilaren 1etik landa ematen duten ikasleek, usaiako prezioetan baino merkeago pagatuko dute.
Pagamendua sos idorrez egin dezakezu, bai eta bankuko txartelez edo txekez, edo hilabeteko diru-kentze automatikoz (12 hilabete) ekainaren 3tik agorrilaren 3ra bakarrik. Epe horretatik kanpo, aldi batean edo 4 alditan pagatzea proposatua izanen zaizu.
Zure txostena, Dirutzaintza Publikora igorria izanen da, zor dituzunak pagatzeko.
Eskola abonamenduaren diru-itzultzeak
Eskola-garraioaren diru-laguntza indibidualak
Eskola-garraio zerbitzuen antolaketa
Eskola-garraioaren zerbitzuak erabiltzeko baldintza orokorrak
Laguntza behar?
Segitu beharreko desmartxetan laguntza behar izanez gero, zure izena emateko beharrezkoak diren informazio guziak atzemanen dituzu hemen edo gure lantaldearekin harremanetan jar zaitez.