Autobus linea batetik urrun bizi zara? Eskaera bidezko garraioa edo EBG zure atera dator zure bila!
Erreserba sinple bat eginez, TXIK TXAKek nahi duzun helbidetik saltegi, osasun zentro edo zure herriko lotura-geldilekuetara eramaten zaitu. Denei helgarria den zerbitzua, mugikortasun urriko pertsonei ere. Astelehenetik larunbatera (besta egunetatik kanpo), 7:30etik 19:00etara (19:30era Basusarri, Arrangoitze, Ahetze, Arbona, Milafranga, Mugerre, Biriatu, Urruñako herrietan).
Nora joan naiteke nire herritik?
Nire herritik helgarri diren helmugak ikusi
EBG helmugen bilaketa
Nire bidaia planifikatu
EBG TXIK TXAK ibilbideen kalkulagailuan barne hartua da zuzenean. Zure abiapuntua, helmuga, eguna eta tenorea sartu: berehala agertuko zaizkizu EBG erabilgarriak, haien tenoreak eta autobus linea erregularrekin dituzten loturak.
Ibilbide erabilgarriak ikusteko, zure bilaketa hilabete bat lehenago ere egin dezakezu.
Abilezia:
- “orain abiatu” botoian klik eginez, hauta dezaket: edo abiatzeko tenorea (proposamenak tenore hartatik goitikoak izanen dira);
- edo heltzeko tenorea (proposamenek adieraziriko tenorea baino lehen heltzeko xedea kontuan hartuko dute).
Zenbat kostatzen du bidaia batek?
Bidaia bateko tiketa
1
,40
-
Baliozkotasuna: 1h30 baliozkotua izan denetik.
-
Nola? Autobus barnean gidariari ordainduz, soilik esku diruz, gehienez 20 €ko billetearekin.
Bidaia bateko tiketa-mezua
1
,40
-
Baliozkotasuna: 1h30 baliozkotua izan denetik.
-
Nola? “TAD” mezua bidaltzen dut 93 064 zenbakira
Nola erreserbatu nire bidaia
Abiatu baino hilabete bat edo ordu bat lehenago erreserba daiteke, erabilgarritasunaren arabera. Aitzinetikako eskaera batek erabilgarritasuna errazten du. Abiatu baino bi ordu lehenago ezezta daiteke, bezero gunetik.
Zure kontuan sartzeko, hiru aukera daude:
- EBG/MUPG bidaia bat erreserbatu dut: nire ohiko erabiltzaile izenekin konektatzen naiz
- Zerbitzua erabiltzen dut nire sakelako aplikazioaren bitartez: kontu bat sortzen dut erreserbak baieztatzeko erabiltzen dudan helbide elektroniko berarekin.
- Erabiltzaile berria naiz: kontu bat sortzen dut
Oharra: helbide elektroniko bat bezero kontu bakar bati dagokio. Ezin da hainbat pertsonen artean partekatu.
Gomendatua
Sakelako aplikazioa
Bidaia bat erreserbatu, aldatu edo ezeztatu edonoiz zure sakelakotik, ibilbide kalkulagailua erabiliz.
Webgunea
Lehen aldia da? Zure kontua sortu minutu gutitan
Kontu bat baduzu? Erreserbara joan zuzenean.
Telefonoz
Gure lantaldeak bidaia bat erreserbatzeko edo aldatzeko laguntzen zaitu.
Astelehenetik ostiralera, 7:00-20:00. Igandetan eta besta egunetan, 9:00–12:30 / 14:00–17:30
tel: +330547757664
Trabarik? Ezeztatu lehenbailehen, “nire bidaiak” atalean, lekua libre uzteko gisan. Berant ezeztatzeak zigorra sor dezake
Bidaiaren egunean
1. Baieztapena eskuratzen dut
Bidaiaren bezperan, nire erreserba e-mezuz baieztatua da. Abiatu baino ordu bat lehenago, autobusa iraganen den tenore zuzena jasotzen dut mezuz.
2. Nire abiapuntura noa
10 minutu lehenago heltzen naiz, nire garraio-titulua prestatzen dut.
Oharra: berantean izanez gero, gidariak ezin du goaitatu.
3. Autobusean sartzen naiz
Nire garraio-titulua balioztatzen dut, jartzen naiz, eta bidaiaz gozatzen dut helmugaraino.
Argibide baliagarria
Ordutegia eta ibilbideak erreserben arabera egokituak dira, bidaiak multzotan biltzeko gisan. Segurtasun tarte bat aurreikusi erreserbatzeko orduan.
Maiz egiten diren galderak
EBG: TXIK TXAK nire bila etortzen da eskaera bidezko garraio zerbitzua ibiltzen den lurraldeko 148 herrien artean hautatu dudan helbidera, eta hurbileko geldileku batzuetara eramaten nau erosketak egiteko, osasun hitzordu baterako edo nire bidaia autobusez segitzeko. Etxera itzultzeko bidaia ere erreserbatzen dut.
Itzulera modu berean erreserbatzen dut: TXIK TXAK nire bila etortzen da utzi ninduen tokian, eta etxera edo hautatutako helbidera eramaten nau, finkaturiko eremuan.
MUPG: TXIK TXAK nire bila etortzen da hautatu dudan helbidera, eta mugikortasun urriko pertsonen garraioa ibiltzen den lurraldeko 23 herrien artean hautatu dudan helbidean uzten nau..
Abiatu baino ordu bat edo hilabete bat lehenago erreserba dezaket (erabilgarritasunaren arabera):
- Sakelako aplikazioa
- Linean: nire bidaia erreserbatzen dut
- Telefonoz: 05 47 75 76 64 (astelehenetik larunbatera, 7:00-20:00, eta igandetan eta besta egunetan, 9:00-12:30 eta 14:00-17:30)
EBG: Denek, lurraldeko biztanlea izanik ala ez. MUPG: Zerbitzua helgarria da izena emanez Mugikortasuna Inklusioa Txartela duten pertsonentzat - lurraldeko biztanleak izanik ala ez.
EBG: Bidaia bat taldean egin nahi baduzu, erreserba bakarrarekin nahikoa da. Kasu horretan, zehaztu beharko duzu erreserbatzean.
MUPG: Bidaia zuretzat eta laguntzaile batentzat erreserba dezakezu. Erabiltzailearen Mugikortasuna Inklusioa Txartela laguntzaile baten presentzia argiki zehazten duelarik, azken horrek urririk bidaia dezake.
Haur edo hurbileko baten bidaiak kudea ditzaket, haren izenean erreserbatuz:
- TXIK TXAK aplikazioan eta linean, haren erabiltzaile izen edo identifikazio-kodeekin konektatuz (oroitaraztea: helbide elektroniko bat = erabiltzaile kontu bat).
- Telefonoz, bidaiariaren deitura zehaztuz
Kasu: 12 eta 18 urte arteko adingabeek bakarrik bidaia dezakete, baldin eta adingabea garraiatzeko legezko arduradunek sinaturiko baimen idatzia badute.
Trabarik gertatzen balitz, bidaia ezezta zenezake abiatzea baino bi ordu lehenago berantenez, eta bidaia alda zenezake abiatzea baino ordu bat lehenago berantenez:
- Linean: zure espaziora konektatuz, "kontsultatu" menuko "hurrengo bidaiak" aukeran klik eginez;
- TXIK TXAK aplikazioan: saioa hasi ondoan, menuan “Nire bidaiak” klik eginez, lehenagoko edo berantagoko bidaiak kontsultatzeko. Eta gero, ezeztatu beharreko bidaia hautatuz, lehenik "Beste ekintza batzuk" aukeran klik eginez, eta azkenik "Ezeztatu" aukeran klik eginez.
- 05 47 75 76 64 telefonora deituz (astelehenetik larunbatera, 7:00etatik 20:00etara; eta igande eta besta egunetan, 9:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:30era);
Kasu, erreserba egitean abisatu gabe agertzen ez bazara, zigorrak izanen dituzu.
Abiatzea baino ordu bat lehenago arte erreserba dezakezu zure bidaia. Zure bidaiak aitzinetik pentsatu eta hilabete bat lehenago erreserba ditzakezu.
Zerbitzuak aplikatzen dituen prezioak TXIK TXAK garraio erregularreko zerbitzuan aplikatzen diren berberak dira.
Eskaera bidezko garraio zerbitzua erabil dezakezu TXIK TXAKen abonamenduarekin!
Garraio-titulurik ez baduzu, bidaiaren hasieran eskudirutan ordain diezaiokezu zuzenean gidariari. Hala ere, 20 euroko edo gutiagoko billeteak bakarrik onartzen dira.
TXIK TXAK sareko linea erregularrekiko loturak urririkakoak dira 90 minutuetan (eskaera bidezko garraioa erabili aitzin edo gero). Lotura guzietan tiketak baliozkotu behar dira.
Adin guzietako pertsonek erabil dezakete zerbitzua.
12 eta 18 urte arteko adingabeek bakarrik bidaia dezakete, baldin eta adingabea garraiatzeko legezko arduradunek sinaturiko baimen idatzia badute. 12 urtetik beherakoek ezin dute bakarrik bidaiatu, eta juridikoki gai den eta adinetan den pertsona batek lagundurik joan behar dute bidaia osoan.
10 urte bete arte, haurrek auto-aulki homologatu batean bidaiatu behar dute, beren adinari eta morfologiari (tamainari eta pisuari) egokitua. Auto-aulki hori zuk ekarri behar duzu.
Ibilgailu guziak mugikortasun urriko pertsonendako egokituak dira, eta bereziki honakoak dituzte:
- Gurpil-aulkiak lotzeko uhalak;
- Uhalak lurrean lotzeko errailak edo zutoinak;
- Hiru puntuko segurtasun-uhala (sabelekoa eta sorbaldakoa);
- Sartzeko bide bat: eskuzko baranda bat, baranda automatiko bat edo gibeleko ate altxagailu bat;
- 135 cm-ko barne-goratasuna gurpil-aulkian doazen bidaiarientzat, eta 125 cm-koa atea pasatzean.
Ibilgailua beste erabiltzaile batzuekin partekatuko duzu. Mutualizazioa, ibilgailuen optimizazioa, lotura soziala eta abar… hori ere bada eskaera bidezko garraioa. Ibilbidea garraiatutako pertsonen helmugetara egokituko da.
Gurekin harremanetan sartu harremanetarako inprimakiaren bitartez, txiktxak.fr webguneko “Gurekin harremanetan sartu” atalean.
- Segurtasun arrazoiengatik, gurpil-aulki mota batzuk ezin dira ibilgailuan hartu. Horien artean, bereziki: propultsio elektrikoko trizikloak eta kuadrizikloak, mugikortasun urriko pertsonendako scooterrak, kiroleko gurpil-aulkiak eta, oro har, barneko gurpil-aulkiak, horien koadroak ez daitezkeelarik estekatzeko egiturari lot.
- Erabiltzailearen ardura da aitzinetik egiaztatzea bere gurpil-aulkia ibilgailuaren ekipamenduekin bateragarria denetz eta segurtasun osoz ibiltzeko zerbitzuaren eskakizunen araberakoa denetz.
- • Gurpil-aulki transferigarria erabiltzen duten pertsonak har daitezke baldin eta gidariaren esku hartzerik gabe igo badaitezke ibilgailura.
Garraioa espaloitik espaloira egiten da, erreserba egitean adierazitako helbidean. Gidaria ezin da ibilgailutik urrundu.
Ez. Erreserba bidezko garraio kolektiboko zerbitzua baizik ez da. Gidaria segurtatzen da pertsonak ibilgailura igotzen, bertan instalatzen eta bertatik jaisten direla, baina haiei laguntza pertsonalik, medikorik edo administratiborik eman gabe.
Ez. Gidariak ez du baimenik erabiltzaileak laguntzeko beren desmartxa, hitzordu edo erosketetan.
Autonomoak ez diren edo laguntza espezifikoa behar duten erabiltzaileek adinetan den eta laguntzeko gai den pertsona batek lagundurik joan behar dute. Erreserbak erabiltzailea eta laguntzailea barne hartu behar ditu.
Mugikortasun urriko pertsonen (MUP) laguntzaileek urririkakotasunaren eta garraio-titulua ez aurkeztearen abantailak dituzte, baina baldintza honetan: lagundua den MUP bidaiariak edukitzea bali den garraio-titulua, nortasun-agiria eta Mugikortasun Inklusio Txartela (edozein izan dadin aipamena).
Aukera gehiago izateko eta azken momentu arte erreserba egin ahal izateko, ibilbidea aldatu daiteke bidaian zehar beste erreserba batzuk betetzeko.
Ordutegia guti gorabehera 10 minutuz alda daiteke, hasieran erreserbatutako abiatze-ordutegiaren aldean.
Bidaiaren azken ordutegia jakin baino ordu bat lehenago, SMS bidez baieztatzen da garraio-zerbitzua zer ordutan pasatuko den. Ordutegi hori jakinarazten zaio gidariari. Hala ere, litekeena da oraindik minutu batzuez aldatzea, baldin eta anartean beste erreserba bat egiten bada edo zirkulazio-arazoak badaude.
Gidariari jakinarazten zaion ordutegia ez da hasieran agertzen dena, baizik eta ordu bat lehenago SMS bidez adierazten zaizuna. Azken hori da ona.
Gidariak bere bide orria jarraikitzen du. Gertatzen da, haatik, gure ibilgailuek gibelamendua izatea, askotariko arrazoiengatik (zirkulazio zaila, obrak, istripuak, falta diren bezeroak, etab.).
Gomendatzen dizugu SMSean adierazitako tenorea baino 10 minutu lehenago joatea beti zehaztutako helbidera. Gidariak ezin du zehaztutako tenorea baino 5 minutu gehiago beha egon, horrek hurrengo erabiltzaileak gibelaraziko bailituzke.
Hala ere, zu ibilgailuan ez bazaude gidariak ezin duenez SMSeko tenorea baino lehen geldilekua utzi, hori gertatuz gero, gidariaren akats bat da, eta erreklamazio-formularioaren bidez horren berri eman diezagukezu.
Eskaera bidezko garraioaren bidaiak lurralde osoan ibiltzen diren ibilgailu-flota batek egiten ditu. Beste erabiltzaile batzuek jadaneko egin badituzte zure abiatze- edo helmuga-geldilekutik hurbil pasatzen ez diren erreserbak, ezin izanen duzu garraiorik erreserbatu.
Abiatze- edo helmuga-geldilekua aldatzen edo zure bidaia beste ordutegi batera gibelatzen saia zaitezke.
Bidaia hilabete bat lehenago erreserba dezakezu. Beraz, aitzinetik ikusiz gero, bidaia libre gehiago ikusiko duzu.
Eskaera bidezko garraioa garraio publikoko zerbitzu bat da, autobusa eta tram’busa bezala. Ibilbidea kalkulatzen da ahal bezainbat bezero hartzeko, gehienez 10 minutuko aldaketekin, zuk hasieran erreserbatutako abiatze-ordutegiaren aldean. Beraz, normala da ibilgailuak itzulinguruak egitea beste erabiltzaile batzuk hartzeko.
Gidaria ez da ibilgailuko igotzeen eta jausteen ordena hautatzeko ahalean, hori erreserba-programak kudeatzen baitu.