- artikulua – Antolatzailea
«Eguberriko TXIK TXAK Joko Handia» deituriko joko-lehiaketa hau Ipar Euskal Herriko Mugikortasun Sindikatuak antolatzen du (Pontots karrika 8 – 64100 Baiona), hemendik aitzina «Antolatzailea» deituko duguna.
Jokoa 2025eko abenduaren 10etik 17ra (gauerdi) iraganen da.
Araudi hau urririk kontsulta daiteke txiktxak.fr webgunean.
Antolatzaileak hala erabakiz gero, araudia justizia-komisario bati helarazten ahal zaio. Kasu horretan, erreferentzia gehituko da.
- artikulua – Parte hartzeko baldintzak
Jokoa urririk da eta 18 urte edo gehiago dituen eta TXIK TXAK sareak estaltzen dituen 158 herrietako batean bizi den edozein pertsonak parte hartzen ahal du.
Aldiz, ezin dute parte hartu:
• Mugikortasun Sindikatuko langileek,
• RATPdev eta TXIK TXAK agentziako langileek,
• jokoaren antolaketan parte hartu duten pertsonek.
Parte hartzea borondatezkoa da, erosketa-beharrik, zerbitzu bateean izena emateko obligaziorik edo engaiamendurik gabekoa.
Adingabeek ezin dute parte hartu.
- artikulua – Parte hartze modalitateak
Parte hartzeko, hautagai bakoitzak:
- txiktxak.fr webgunean den galdetegia bete behar du, datu hauekin:
• Deitura
• Izena
• E-mail helbidea - Onarpen laukitxoak hautatu:
• «Joko-lehiaketaren araudia irakurri eta onartzen dut»
• (Hautazkoa) «TXIK TXAK berripapera jaso nahi dut»
Berripaperean izena emateak ez du parte hartzea baldintzatzen.
- Parte-hartzea baieztatu, horretarako botoia sakatuz.
Osatu gabea den, zuzena ez den, edo epez kanpo gorde den parte hartze oro deuseztatuko da.
Ezin da parte hartze gasturik eskatu edo itzuli, parte hartzea osoki urririk baita.
- artikulua – Zozketa
Jokoaren epean gorde diren parte-hartzaile guzien artean zozketa bat eginen da.
Irabazleari e-mail bidez eginen zaio jakinarazpena, jokoa hetsi eta gehienez 7 lan-eguneko epean.
Irabazleen jakinarazpena:
• Irabazlearen izena eta bere deituraren lehen letra TXIK TXAK euskarrietan argitaratzen ahalko da (webgunea, sare sozialak), irabazleak kontrakoa galdetzen ez badu.
• Parte hartzaileak ez badu argitaratzerik nahi ere, saria jasoko du.
- artikulua – Sariak
Irabazleek ondoko sariak ukanen dituzte:
- Bizikleta elektriko bat, longtail modukoa (Balioa: 2 699,99€ / BTWIN bizikleta elektrikoa, longtail, gibeleko karga R500E)
• TXIK TXAK urteko harpidetza bat (Gehienezko balioa: 360 €, ezin da trukatu eta ez da diruz eskuratzen ahal)
• 5 hilabeteko VLD harpidetza bat (125€ zergak barne)
• Pony bizikleta harpidetza bat (39€ zergak barne)
Sari guzien aurreikusitako balioa: 3223,99 €
Sarien ordez ezin da diru bidezko konpentsaziorik ez trukerik eskatu, edozein izanik ere arrazoia.
Saria ukan ondotik galdua, ebatsia edo andeatua baldin bada, ez da Antolatzailearen ardura izanen.
- artikulua – Sarien banatzea & komunikazioa
Sarien banatzea
Sariak banatuko dira:
• eskura, edo
• beste modu batera, hala adostuz gero.
Komunikazioa
Irabazlea, soilik onartzen badu, agertzen ahalko da:
• elkarrizketa labur batean,
• filmatua/grabatua edo argazkiz hartua den sari banaketa batean,
- TXIK TXAK sareetan jokoari buruz eginen den argitalpen batean.
Eduki horietan parte hartzea ukatzeak ez du eraginik sarian.
Onespen espezifiko bat eskatuko da beharrez.
- artikulua – Datu pertsonalak
Bilduko diren datuak (izen-deiturak, e-maila) bakarrik baliatuko dira:
• jokoaren kudeaketarako,
• irabazlearekin kontaktuan sartzeko,
• berripaperean izena emateko, parte hartzaileak onartzen badu.
RGPD legediari segituz, parte hartzaile bakoitzak bere eskubideak baliatzen ahal ditu (sarbidea, zuzentzea, ezabatzea), helbide honetara idatziz:
dpo-smpba@communaute-paysbasque.fr
Datuak jokoa pasa eta gehienez hiru hilabetez atxikiko dira, berripaperean izena eman dutenen kasuan salbu.
- artikulua – Erantzukizuna
Antolatzailea ezingo da erantzule egin kasu hauetan:
• parte hartzea oztopatzen duten arazo teknikoak,
• mezu elektronikoak ukateko arazoak,
• ezinbesteko kasuren batean,
• edo ezohiko egoera batengatik izan daitezkeen aldaketa/ezeztatzeengatik.
Ezingo da ordainsaririk eskatu.
- artikulua – Araudia onartzea
Lehiaketan parte hartzeak erran nahi du osoki onartzen direla:
• araudia,
• zozketaren modalitateak,
• Antolatzailearen erabakiak.
Iruzur batek, iruzur saiakera batek edota araudi honen ez errespetatzeak jokotik kanporatzea ekarriko du.
- artikulua – Lege aplikagarria & ihardukimenduak
Araudi hau Frantziako legediaren araberakoa da. Eztabaida baten kasuan, eskumena izanen duen auzitegia Antolatzailearen egoitzakoa izanen da.