Bizikleta-aterpeak

Zure bizikletak zutoin bat baino zerbait hoberik merezi du!

Baitezpadakoa da bizikleta molde segurrean aparkatu ahal izatea, ordu batez, egun batez edo gehiagoz. Bizikleta bat kario da; ondorioz, arta hartu nahi dugu hartaz!

Horregatik, TXIK TXAKek eskaintzen ditu bizikletentzat bakarrik diren bizikleta-aterpe seguruak, helgarriak, gau eta egun eta egun guziez irekitzen ahal direnak, bizikletendako ponpak eta konponketa-tresnak dituztenak. Bizikleta-aterpe batzuek, gainera, bizikleta elektrikoak kargatzeko terminalak dituzte.

Autobus geldileku, tren geltoki eta aldiriko aparkaleku batzuetatik hurbil daudenez, bizikleta-aterpeek bi garraiobideren arteko lotura erraz egiteko ahala ematen dute. Hala, bizikleta utzi eta nire ibilbidea segi dezaket autobusez, Tram’busez edo Eskualdeko Garraio Espresaz.

Bizikleta eguneroko bizian erabiltzeko molde erraz eta praktikoa da funtsean, gogoa bakean ukaiteko.

Eta abonatuak ez direnentzat, gutieneko prezioa 2 eurokoa da 24 orduko.

Bizikleta-aterpeek nola funtzionatzen dute?

19 lekuko bizikleta-aterpeak

TXIK TXAKen urteko abonatuak

  • Urririk sar naiteke bizikleta-aterpe horretan. Txartela irakurgailuaren gainean ezarri besterik ez da egin behar atea irekitzeko.

TXIK TXAKen abonatuak ez direnak

  • Vélock aplikazioa deskargatzen dut, aparkatzeko denbora hautatzen dut (24 ordu edo hilabete bat) eta ordaintzen dut. Ondotik, nire telefonoa Bluetooth bidez konektatu eta irakurgailuaren gainean ezartzen dut, atea irekitzeko.
  • Agentziara edo online dendara joaten naiz, Bizikleta Txartela eskuratzeko.

6 lekuko bizikleta-aterpeak

Bizikleta-aterpe mota hau TXIK TXAKen urteko abonatuentzat da bakarrik.

Nola sar naiteke?

  • TXIK TXAKen bezeroarentzako arreta-zerbitzura deitzen dut (05 47 75 76 64), leku bat erreserbatzeko.
  • Leku bat libre badago, bezeroarentzako arreta-zerbitzuak sarbidea aktibatuko du nire TXIK TXAK abonamendu-txartelean.
  • Atea irekitzeko, TXIK TXAK txartela ezartzen dut irakurgailuaren gainean.
MUGAZIKLO - Co-financé par l'Union Européenne

MUGAZIKLO proiektua besteak beste Europar Batasunak finantzatzen du % 65etaraino, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2021-2027) AFOMEF POCTEFA proiektu-deialdiaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldearen integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

Zenbat balio du?

  • TXIK TXAKen abonatuentzat: urririk
  • 24 orduko txartela: 2 €
  • Hilabeteko txartela: 7 €
  • Urteko Bizikleta Txartela: 30 €