Baionako bestak

Linea berezien ordutegiak eta planoak, autobus geltokiei buruzko informazioak, “Besten autobusa” garraio-titulua:2025etik uztailaren 9tik 13ra zure bidaiak antolatzeko informazio guziak aurki itzazu orri honetan.

Baionako Besten linea berezien planoak eta ordutegiak

Besten antolaketari egokitzeko, usaiako lineetako ibilbideak moldatuak dira egunean eta linea bereziak antolatuak dira ats eta gauetan 20:30etik goiti.

Lineen ordutegi fitxak telekargatu

Baionako besten linea berezien ordutegi fitxak eskuragarri dira!

Eguneko sareko planoak, 05:30etik 20:30era

Hiriko lineak / kostaldea :

 T1, T2, 3, 5, 6, 7, 10, 12, 22, 23 eta 24 lineek haien ibilbidea moldatzen dute Baionako hiri barnean eta azken geldilekua Baionako Euskaldunen Plazan da.

Hiriarteko lineak / Barnealdea:

 40, 41, 42, 43, 44, , lineak haien ibilaldia egokitzen dute Baionako hiri barnean eta azken geldilekua Lesseps Kaian dute.

Gaueko sareko planoa, 20:30etik 04:00ra (igandetan 03:00etan) :

20:30etik goiti, TXIK TXAK lineak argiz janzten dira eta hizkiz izendatuak dira:

  • -tik -ra, hiriko lineentzat, kostaldean, Euskaldunen Plazatik abiatuz.
  • -tik -ra hiriarteko lineentzat , Lesseps kaiatik abiatzea.

Jakiteko on: 18 linea, Donibane Lohizune eta Biarritze artean, gau eta egun ibiltzen da, uda osoan, baita Baionako besten garaia barne.   (ordutegi fitxa kontsultatu).

Baionako besten prezio berezia

Baionako bestetan, 5 egunez (asteazkenetik igandera), Baionako Besten prezio berezia aplikatzen da 20:30etik goiti. Ordutegi honetik goiti, usaiazko garraio-tituluak ez dira gehiago bali. Bidaiatzeko, Besten tiketa berezia behar duzu edo Besten autobuseko eskumuturrekoa

5 egun/5 gau eskumuturrekoa “besten autobusa”

Baionako besta zaleen lagun hoberena, 5 egun/gau eskumuturra bidaiatzeko:

  • mugagabean
  • gauaz eta egunaz
  • TXIK TXAK garraio-sare osoan
  • Bestetako 5 egunez

Prezioa: 20€

Non erosi 5 egun / 5 gaueko eskumuturrekoa?

  • TXIK TXAK agentzian usaiako irekitze tenoreetan : Salguneen zerrenda kontsultatu
  • Errelebo guneetan zure etxetik hurbil: Salguneen zerrenda kontsultatu
  • Baionako besten autobusen txarteldegia : 2 kiosko jarriak dira Euskaldunen Plazako hilen oroitarrian / Léon Bonnat lorategian: 12:00 – 04:00 (igandean goizeko 03:00etan hesten da), kiosko bat Lesseps kaian: 20:00 – 04:00 (igandean goizeko 03:00etan hesten da), kiosko bat Ixelles-en plazabaratzean Biarritzen: 11:00 – 23:00 eta azken bat Tarnoseko Garròs geldilekuan: 09:00 – 23:00.

Plan ona hilabeteko eta urteko abonatuentzat: eskumuturrekoa eskainia da!

Abonatuei zuzenduriko 5 egun + 5 gaueko eskumuturreko berezia     TXIK TXAK agentzietan eskura daiteke soilik, abonamendu txartela aurkeztuz. 

Garrantzitsua: zure abonamendu txartela zurekin ukan beharko duzu besten garaian. Kontrol bat baldin bada galdegina izanen zaizu eskumuturrekoarekin batera.

Egun 1 + gau 1 «Besten autobusa » tiketa

Egun 1 + gau 1 «Besten autobusa » tiketarekin, egun osoan bidaia dezakegu eta gaueko sarearekin sar gaitezke goizeko 04:00ak arte biharramunean.

Bidaiatzea ahalbideratzen du:

  • egun osoan mugagabean
  • gauean sartzeko
  • TXIK TXAKen sare osoan

Prezioa: 8 €

12 urtez peko haurrentzat urririk 20:30etik goiti

Non erosi egun 1 + gau 1 tiketa?

PRAKTIKOA! Aurten, egun 1 + gau 1 “Bestetako autobusa” tiketa salgai da garraio-sareko Garraio-titulu Banagailu guzietan.
Tiketa ukan eta, QR kodearekin baliozkotzen da, zuzenean balioztagailuan. GARRANTZITSUA: tiketa atxiki behar da itzultzeko.

  • TXIK TXAK agentzian usaiako irekitze tenoreetan : Salguneen zerrenda kontsultatu
  • Errelebo guneetan zure etxetik hurbil: Salguneen zerrenda kontsultatu
  • Baionako besten autobusen txarteldegia : 2 kiosko jarriak dira Euskaldunen Plazako hilen oroitarrian / Léon Bonnat lorategian: 12:00 – 04:00 (igandean goizeko 03:00etan hesten da), kiosko bat Lesseps kaian: 20:00 – 04:00 (igandean goizeko 03:00etan hesten da), kiosko bat Ixelles-en plazabaratzean Biarritzen: 11:00 – 23:00 eta azken bat Tarnoseko Garròs geldilekuan: 09:00 – 23:00
  • gidariei

TXIK TXAK Garraio-titulu "klasikoak"

TXIK TXAK garraio-titulu “klasikoak” bali dira bakarrik egunean zehar, 05:00etatik 20:30era.

Eskuragarri dira usaiako prezioan eta usaiako salguneetan

Egunean berean autobus geltokietara heltzeko bidea aurkitu

2 autobus geltokik “Besten autobus” sare berezia errezibitzen dute Baionako hiri-barnean:  

Kasu geltokiz ez tronpatzea. Geltoki bakoitzak herri desberdinak zerbitzatzen ditu!

Euskaldunen plaza autobus geltokia

Helmugak : Angelu, Baiona, Biarritz, Bidarte, Bokale, Hendaia, Mugerre, Ondres, Saint-Martin-de-Seignanx, Hiriburu, Tarnose eta Milafranga. 

Lesseps kaiako autobus geltokia

Helmugak: Ahetze, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Kanbo, Ezpeleta, Gixune, Hazparne, Lehuntze, Lartzabele, Luhuso, Maule, Sara, Donoztiri, Donibane Garazi, Samatze, Donapaleu, Senpere, Atharratze eta Ahurti. 

Besta on deneri!

Erabilera liburuxka hau bukatzen dugu, bakoitzari galdeginez Besten izpiritua errespetatzea eta sustut gure gidariak, haiek baitute egunerokoan gure sarearen funtzionamendua bermatzen.

Milesker haiei eta besta on deneri!

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak