Zure bizikletazko bidaiak presta itzazu

Ene bizikleta ibilbidea sakelan

Lanera, kanpora, promenatzera joan nahi ote duzu bizikletaz? Zure ibilbidea errazki presta ezazu:
Txik Txak ibilbide kalkulagailuak gidatuko zaitu.

 

Biziki erraza da. Zure abiapuntua eta helmuga sartzea besterik ez duzu. kalkulatzaileak hauta ditzakezun ibilbideak berehala erakutsiko dizkizu: zaluena, seguruena edo gomendatuena. Bizikleta-bide edo errepide partekatua? Jakinen duzu zehazki non zabiltzan.

 

Pertsonalizatua da. Kirolaria ote zara ala lasaiki ibiltzea nahiago ote duzu? kalkulatzaileak zure ibilbidearen iraupena abiaduraren arabera egokituko du.

 

Beste garraiobideekin konbinatua da. Bizikletaz abia gaitezke eta autobusa hartu pixka bat urrunago joateko, eta zergatik ez, eskuragarri den autokidetza batean jarraitu! TXIK TXAKekin aterabide bat aurkitzen dugu beti, nahi dugun helmugaraino heltzeko.

 

Kolaboratiboa da. Zure ibilbide hoberenak Ipar Euskal Herriko bizikleta-zaleekin partekatu nahi ote dituzu?
Gure datu basea aberasteko, zoaz kalkulatzailearen tresna kolaboratibora!

 

Ene bizikleta leku seguru batean aparkatzen dut

Hendaiako geltokiko Bizikleta-guneak, zure bizikleta  %100 segurtatua den eremu batean aparkatzeko aukera ematen dizu. Eta gero trenera edo autobusera igo gaitezke gure bidaia segitzeko!

 

Ipar Euskal Herria bizikletaz ezagutzeko baliatzen naiz.

Eta Ipar Euskal Herriko lekuen aberastasun eta aniztasuna bizikletaz ezagutuko bagenitu? Itsas bazterretik, bide arbolatsuetatik mendixketan barna, edo herriz herri kostaldetik… askotariko paisaiek harrituko gaituzte… eta bizikletaz hain errazki bertararatzeak ere bai. Beste behako bat ukanen duzu zain! Beraz, astia har ezazu!

 

Hirian ibiltzeko familiarekin edo kirola egiteko, ibilbide zikloturistiko handiak eskuragarriak dira hemen:

Balia ezazu!