Zein dira TXIK TXAK sarearen linea erregular bat erabiltzen duten ikasleen eskubideak?

Etxetik ikastetxera joateko TXIK TXAK sarearen linea erregular bat erabiltzen duten ikasleek ez dituzte eskola-garraio linea berezitu bat erabiltzen duten ikasleen eskubide berak. Sarearen ordutegi erregularra erabiltzen dute, ordutegi berezirik ukan gabe, ez eta eguneko edo eskola-asteko joan-jin kopuru zehatzik ere.