Nola konekta naiteke, nire erabiltzaile-datuak ahantzi baldin baditut?

Iazko erabiltzaile-izena eta pasahitza baliagarriak dira, “Garraio-kontuan” eta zure haurr(ar)en «Garraio-eskaer(et)an” sartzeko.

Pasahitza ahantzi baldin baduzu, «pasahitza ahantzia» klik egizu, garraio-kontua osatzerakoan eman zenuen helbide elektronikoa sar ezazu eta kode bat eskuratuko duzu mezu elektroniko baten bitartez. Pasahitz berri bat hautatzen ahalko duzu ondotik.

Erabiltzaile-izena ahantzi baldin baduzu, maiatzean eskuratu zenuen informazio-gutunean beha ezazu. Behar izanez gero, eskola-garraio zerbitzuarekin harremanetan jar zaitez honako inprimakiaren bitartez:https://contact.tsko.txiktxak.fr/hc/fr/requests/new

Hautatu dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza atxik itzazu, zure eskaeraren aitzinamendua segitzeko eta ondoko aldietan eskola-garraioetan izen-emateko galdeginak izanen zaizkizu.