Izena non eman dezakegu eskola-garraioendako?
Izen-emateak online egiten dira bakarrik: txiktxak.fr:
A taldeko ikasleentzat:
Izen-ematea online egiten da (txiktxak.fr), araberako inprimakiaren bitartez. 28 urtez pekoen abonamendua onlineko saltokiaren bitartez edo bulego batean eros daiteke.
B taldeko ikasleentzat:
« Garraio-kontu » bat jadanik sortu bazenuen iaz:
Zure erabiltzaile-izena eta pasahitza sartuz konekta zaitez zure haurren izen-ematea berriztatzeko. Izen-emate berria ere egin dezakezu beste haur baten izena gehitzeko. Izen-emateak jarraituko du pagamendua egina izan arte.
« Garraio konturik » ez baldin baduzu:
«Familia» kontu bakar bat osa ezazu eta zure haurr(ar)en izen-ematea egin ezazu. Izen-emateak jarraituko du pagamendua egina izan arte. Hautatu dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza atxik itzazu, zure eskaeraren aitzinamendua segitzeko eta ondoko aldietan eskola-garraioetan izen-emateko galdeginak izanen zaizkizu.