Ibiltzeko eta ibilgailu batera igotzeko zailtasunak ditut. Nola jakin dezaket ibilgailua niretzat egokitua izanen den?

Ibilgailu guziak mugikortasun urriko pertsonendako egokituak dira, eta bereziki honakoak dituzte:

  • Gurpil-aulkiak lotzeko uhalak;
  • Uhalak lurrean lotzeko errailak edo zutoinak;
  • Hiru puntuko segurtasun-uhala (sabelekoa eta sorbaldakoa);
  • Sartzeko bide bat: eskuzko baranda bat, baranda automatiko bat edo gibeleko ate altxagailu bat;
  • 135 cm-ko barne-goratasuna gurpil-aulkian doazen bidaiarientzat, eta 125 cm-koa atea pasatzean.