Bidaia bat bilatzen dudalarik, ez dut libre denik aurkitzen, nola egin?
Eskaera bidezko garraioaren bidaiak lurralde osoan ibiltzen diren ibilgailu-flota batek egiten ditu. Beste erabiltzaile batzuek jadaneko egin badituzte zure abiatze- edo helmuga-geldilekutik hurbil pasatzen ez diren erreserbak, ezin izanen duzu garraiorik erreserbatu.
Abiatze- edo helmuga-geldilekua aldatzen edo zure bidaia beste ordutegi batera gibelatzen saia zaitezke.
Bidaia hilabete bat lehenago erreserba dezakezu. Beraz, aitzinetik ikusiz gero, bidaia libre gehiago ikusiko duzu.