Maiz egiten diren galderak

Garraio-tituluak eta prezioak

TXIK TXAKek proposatzen duen elkartasunezko prezioarekin 620€ edo 620€ baino gutiagoko Familia Kozientea (FK) duten familiek %50 eta %75 arteko beherapenak ukan ditzakete. Beherapenak hilabeteko abonamenduetan, urteko abonamenduetan eta libre txarteletan eginen dira. Abonamendu mota guziak « garraio-titulu eta abonamenduak » orrialdean aurkitu ditzakezu.

Hilabeteko eta urteko abonamenduekin garraio sare osoan bidaia dezakezu mugarik gabe. Hilabeteko abonamenduak lehen baliozkotzetik 30 egunez balio du eta urteko abonamenduak lehen baliozkotzetik 365 egunez.

2022ko uztailaren 4tik aitzina eskola abonamenduak desagertu eta 28 urtez pekoen urteko abonamenduek ordezkatuko dituzte. Abonamendu berri honek urteko abonamendu guztiek bezala 365 egunez balio du. Abonamenduaren modalitateak eta aurkeztu beharreko ziurtagiriak ezagutzeko txiktxak.fr webguneko « Eskola garraioa » orrialdera gomitatzen zaitugu.

Sarearen zure erabilpenari egokitua den titulua eros dezazun, garraio-tituluaren arabera, salmenta kanala desberdinak daude: • txiktxak.fr webgunetik eskuragarria den on line dendan. • T1/T2 lineen geltokietan, Biarritzeko aireportu eta tren geltokian dauden banagailu automatikoetan. • TXIK TXAK bulegoetan: o Lormand karrika, 7 64100 Baiona o Louis Barthou etorbidea 64200 Biarritzeko o Passicot komandantearen bulebarra 64500 Donibane Lohizune o Nafarroako etorbidea, 36 64120 Donapaleu

On line dendara iristeko TxikTxak.fr gunearen etxeko web orrialdean, goian ezkerraldean den botoia klika ezazu eta berehala beste klika bat egin «Txartela bat manatu» esaldian. Zure txartela sortzeko eman itzazu zure abizen-helbideak, argazki bat eta beharrezkoak diren agiriak. Manatua bukatu aitzin garraio-titulu bat erantsi dezakezu, horrela txartela kargatua eta erabiltzeko prest iritsiko zaizu etxera.

Txartela nominatiboa baldin baduzu, TxikTxak.fr gunean zure kontu pertsonala sortu ezazu eta « ene txartelak kudeatu » esaldian klika ezazu. Txartelaren zenbakia eta zure sorteguna eman aitzin « Txartela bat erantsi » eta « Bidaiari bat erantsi » gainean klika ezazu ere. Horrela on line dendan garraio-titulu bat manatu dezakezu. Manera horretan zure bikotearen edota seme-alaben txartelak erantsi ditzakezu eta beraien garraio-tituluak kudeatu.

Epeak adierazgarri gisa emanak dira eta eskuratzeko epe luzeenak ematen dira.

  • 48 oren manatua jadanik sortua zen txartela nominatiboan egina izan bada
  • 72 oren Elkartasunezko profila baten baliozkotzeko
  • 7 egun etxera bidalia den txartela manamendu batentzat

Libre txartela engaiamendurik gabeko molde bat da. Baliozkotze bakoitza 0,96€takoa da eta hilabete bukaeran zure kontsumoaren arabera ordainduko duzu. Zure kontsumoaren ordainketa zure adin edo profilari dagokion hilabeteko abonamenduaren mailara mugatua izanen da. Txartela hori txartela nominatiboan kargatua izanen da, ordainketa burutu ahal izateko bankuko nortasun agiria (RIB) aurkeztu beharko duzu mandata SEPA baten aktibatua izan dadin.

Autobusera igo nahi duzu eta ez duzu garraio-titulurik, BUS hitza eta linearen zenbakia 93064 zenbakira bidali itzazu. Adibidez: T1 linea hartzeko, BUST1 bidaltzen dut 93064 zenbakira. SMS bitartez eskuratuko duzu zure garraio-titulua. Oren batez sare osoan gaindi balioko du eta zuzenean zure telefono fakturan 1,20€tako ordainketa (operadorearen gastuak kanpo) agertuko da. Zerbitzu hau Bouygues Telecom, Free Mobile, Orange eta SFR-en bezeroentzat da izen-emate eta engaiamendurik gabe. Aldiz zerbitzuak ez du prezio finko profesinoalentzat edo eskaintza komertziala berezituentzat balio.

Bilkura-agiriak

Baliozkotzea, banku-txartelaren bidez

3,60€ko baimen-eskaera hau (zure VISA, MASTERCARD edo CB banku eskemaren arabera desberdina izan daiteke), zure kontuan egindako erreserba bat baizik ez da. Egunaren bukaeran, bezeroek egindako bidaia-kopuruen arabera, banku-transakzioa diru-zama egokiarekin bururatzen da.

Garraio-titulua erosteko ez dugu gehiago salgunera joan behar. Balioztagailuan zuzenean zure banku-txartela kontakturik gabe baliozkotu dezakezu. Banku-txartelarekin baliozkotzean oren bateko bidaia duzu, hots, euro bat bidaia. Banku-txartelaren bitarteko baliozkotzearekin ezin duzu beste garraio-titulurik hartu.

CB, VISA, eta MASTERCARD banku -txartela guztiak onartuak dira. Plan ona: Samsung Pay, Google Pay eta Apple Pay ordainketa aplikazioekin zure smartphone NCF -a edo ordulari konektatua baliozkotu ditzakezu.

  1. Garraiobidera igotzean zure banku-txartela balioztagailu gainean ezarri
  2. Balioztagailuak « bip » soinua eginen du eta « Banku-txartela baliozkotua » esaldia agertuko da.
  3. Zure baliozkotzea bukatua da. Oren batez Chronoplus sarean libreki bidaia dezakezu (salbu 3 linean). Baliozkotzetik egun batzuetara euro bat kendua izanen da zure kontutik.

Loturetan Banku-txartela berriz ezarri balioztagailuaren gainean. Oren baten epean bigarren aldiz baldin bada ez duzu berriz ordainduko. Oren baten buruan berriz bidaiatu behar baldin baduzu, orduan berriz ordainduko duzu. Oren batean egindako bidaiak euro bat ordainduko dituzu, oren 1 =1,20€.

Banku-txartelarekin ezin litezke baliozkotzeak biderkatu. Banku-txartela bakarrarekin ezin dira kolpez garraio-titulu desberdinak erosi.

Balioztagailuak zure tratua ukatzeko arrazoi desberdinak daude:

  1. Zure banku-txartelaren erabilpen mugara iritsia zira.
  2. Balioztagailuaren edo zure banku-txartelaren « kontakturik gabea »-ren akatsa da
  3. Banku-txartela bitarteko baliozkotze zerbitzuak ez badu balio, beste garraio-titulu bat har ezazu.

Ez, gaur egun VISA, MASTERCARD, edo CB erabiltzen dituzten mugikor aplizazioak bakarrik erabil daitezke banku-txartela bitartez ordaintzeko. Berehalako ordainketa aplikazioak, Paylib, Pumpkin edo Lydia modukoak, ez dira onartuak.

Oradainketaren ziurtgiria edo zure bidaien historikoa ukaiteko Chronoplus online dendara gomitatzen zaitugu, bertan «Banku-taxrtela bitarteko baliozkotzearen jarraipenerako sarbidea» esaldian klika ezazu. Erabilitako banku-txartelari buruzko informazioak eman eta zure baliozkotzeen historikoa eta ziurtagiria ukanen dituzu.

Oroitzekoa: Zerbitzu hau banku-txartelaren erabiltzaileentzat bakarrik da. Ziurtagiriak eta historikoak ez dira Samsung Pay, Google Pay eta Apple Pay bitartez ordaintzen duten bidaiarientzat.

Kontroladoreari azken orduan baliozkotu duzun Banku-txartela aurkeztu iezaiozu.

Banku-txartelaren bitarteko baliozkotzea Smartphone NCF-an eta ordulari konektatuan (ApplePay, Google Pay et SamsungPay ordainketa aplikazioekin) eskuragarria da. Horretarako, zure smartphone edo ordularia balioztagailuaren gainean ezarri baliozkotze mezua agertu arte.

Aldiriko aparkalekutik ateratzeko azken orduan baliozkotu duzun banku-txartela irteerako terminalean erakutsi ezazu.

Eskaera Bidezko Garraioa (EBG)

EBG: TXIK TXAK nire bila etortzen da eskaera bidezko garraio zerbitzua ibiltzen den lurraldeko 148 herrien artean hautatu dudan helbidera, eta hurbileko geldileku batzuetara eramaten nau erosketak egiteko, osasun hitzordu baterako edo nire bidaia autobusez segitzeko. Etxera itzultzeko bidaia ere erreserbatzen dut.

Itzulera modu berean erreserbatzen dut: TXIK TXAK nire bila etortzen da utzi ninduen tokian, eta etxera edo hautatutako helbidera eramaten nau, finkaturiko eremuan.

MUPG: TXIK TXAK nire bila etortzen da hautatu dudan helbidera, eta mugikortasun urriko pertsonen garraioa ibiltzen den lurraldeko 23 herrien artean hautatu dudan helbidean uzten nau..

Abiatu baino ordu bat edo hilabete bat lehenago erreserba dezaket (erabilgarritasunaren arabera):

  • Sakelako aplikazioa
  • Linean: nire bidaia erreserbatzen dut
  • Telefonoz: 05 47 75 76 64 (astelehenetik larunbatera, 7:00-20:00, eta igandetan eta besta egunetan, 9:00-12:30 eta 14:00-17:30)

EBG: Denek, lurraldeko biztanlea izanik ala ez. MUPG: Zerbitzua helgarria da izena emanez Mugikortasuna Inklusioa Txartela duten pertsonentzat - lurraldeko biztanleak izanik ala ez.

EBG: Bidaia bat taldean egin nahi baduzu, erreserba bakarrarekin nahikoa da. Kasu horretan, zehaztu beharko duzu erreserbatzean.

MUPG: Bidaia zuretzat eta laguntzaile batentzat erreserba dezakezu. Erabiltzailearen Mugikortasuna Inklusioa Txartela laguntzaile baten presentzia argiki zehazten duelarik, azken horrek urririk bidaia dezake.

Haur edo hurbileko baten bidaiak kudea ditzaket, haren izenean erreserbatuz:

  • TXIK TXAK aplikazioan eta linean, haren erabiltzaile izen edo identifikazio-kodeekin konektatuz (oroitaraztea: helbide elektroniko bat = erabiltzaile kontu bat).
  • Telefonoz, bidaiariaren deitura zehaztuz

Kasu: 12 eta 18 urte arteko adingabeek bakarrik bidaia dezakete, baldin eta adingabea garraiatzeko legezko arduradunek sinaturiko baimen idatzia badute.

Trabarik gertatzen balitz, bidaia ezezta zenezake abiatzea baino bi ordu lehenago berantenez, eta bidaia alda zenezake abiatzea baino ordu bat lehenago berantenez:

  • Linean: zure espaziora konektatuz, "kontsultatu" menuko "hurrengo bidaiak" aukeran klik eginez;
  • TXIK TXAK aplikazioan: saioa hasi ondoan, menuan “Nire bidaiak” klik eginez, lehenagoko edo berantagoko bidaiak kontsultatzeko. Eta gero, ezeztatu beharreko bidaia hautatuz, lehenik "Beste ekintza batzuk" aukeran klik eginez, eta azkenik "Ezeztatu" aukeran klik eginez.
  • 05 47 75 76 64 telefonora deituz (astelehenetik larunbatera, 7:00etatik 20:00etara; eta igande eta besta egunetan, 9:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:30era);

Kasu, erreserba egitean abisatu gabe agertzen ez bazara, zigorrak izanen dituzu.

 

Abiatzea baino ordu bat lehenago arte erreserba dezakezu zure bidaia. Zure bidaiak aitzinetik pentsatu eta hilabete bat lehenago erreserba ditzakezu.

Zerbitzuak aplikatzen dituen prezioak TXIK TXAK garraio erregularreko zerbitzuan aplikatzen diren berberak dira.

Eskaera bidezko garraio zerbitzua erabil dezakezu TXIK TXAKen abonamenduarekin!

Garraio-titulurik ez baduzu, bidaiaren hasieran eskudirutan ordain diezaiokezu zuzenean gidariari. Hala ere, 20 euroko edo gutiagoko billeteak bakarrik onartzen dira.

TXIK TXAK sareko linea erregularrekiko loturak urririkakoak dira 90 minutuetan (eskaera bidezko garraioa erabili aitzin edo gero). Lotura guzietan tiketak baliozkotu behar dira.

Adin guzietako pertsonek erabil dezakete zerbitzua.

12 eta 18 urte arteko adingabeek bakarrik bidaia dezakete, baldin eta adingabea garraiatzeko legezko arduradunek sinaturiko baimen idatzia badute. 12 urtetik beherakoek ezin dute bakarrik bidaiatu, eta juridikoki gai den eta adinetan den pertsona batek lagundurik joan behar dute bidaia osoan.

10 urte bete arte, haurrek auto-aulki homologatu batean bidaiatu behar dute, beren adinari eta morfologiari (tamainari eta pisuari) egokitua. Auto-aulki hori zuk ekarri behar duzu.

Ibilgailu guziak mugikortasun urriko pertsonendako egokituak dira, eta bereziki honakoak dituzte:

  • Gurpil-aulkiak lotzeko uhalak;
  • Uhalak lurrean lotzeko errailak edo zutoinak;
  • Hiru puntuko segurtasun-uhala (sabelekoa eta sorbaldakoa);
  • Sartzeko bide bat: eskuzko baranda bat, baranda automatiko bat edo gibeleko ate altxagailu bat;
  • 135 cm-ko barne-goratasuna gurpil-aulkian doazen bidaiarientzat, eta 125 cm-koa atea pasatzean.

Ibilgailua beste erabiltzaile batzuekin partekatuko duzu. Mutualizazioa, ibilgailuen optimizazioa, lotura soziala eta abar… hori ere bada eskaera bidezko garraioa. Ibilbidea garraiatutako pertsonen helmugetara egokituko da.

Gurekin harremanetan sartu harremanetarako inprimakiaren bitartez, txiktxak.fr webguneko “Gurekin harremanetan sartu” atalean.

  • Segurtasun arrazoiengatik, gurpil-aulki mota batzuk ezin dira ibilgailuan hartu. Horien artean, bereziki: propultsio elektrikoko trizikloak eta kuadrizikloak, mugikortasun urriko pertsonendako scooterrak, kiroleko gurpil-aulkiak eta, oro har, barneko gurpil-aulkiak, horien koadroak ez daitezkeelarik estekatzeko egiturari lot.
  • Erabiltzailearen ardura da aitzinetik egiaztatzea bere gurpil-aulkia ibilgailuaren ekipamenduekin bateragarria denetz eta segurtasun osoz ibiltzeko zerbitzuaren eskakizunen araberakoa denetz.
  • • Gurpil-aulki transferigarria erabiltzen duten pertsonak har daitezke baldin eta gidariaren esku hartzerik gabe igo badaitezke ibilgailura.

Garraioa espaloitik espaloira egiten da, erreserba egitean adierazitako helbidean. Gidaria ezin da ibilgailutik urrundu.

Ez. Erreserba bidezko garraio kolektiboko zerbitzua baizik ez da. Gidaria segurtatzen da pertsonak ibilgailura igotzen, bertan instalatzen eta bertatik jaisten direla, baina haiei laguntza pertsonalik, medikorik edo administratiborik eman gabe.

Ez. Gidariak ez du baimenik erabiltzaileak laguntzeko beren desmartxa, hitzordu edo erosketetan.

Autonomoak ez diren edo laguntza espezifikoa behar duten erabiltzaileek adinetan den eta laguntzeko gai den pertsona batek lagundurik joan behar dute. Erreserbak erabiltzailea eta laguntzailea barne hartu behar ditu.

Mugikortasun urriko pertsonen (MUP) laguntzaileek urririkakotasunaren eta garraio-titulua ez aurkeztearen abantailak dituzte, baina baldintza honetan: lagundua den MUP bidaiariak edukitzea bali den garraio-titulua, nortasun-agiria eta Mugikortasun Inklusio Txartela (edozein izan dadin aipamena).

Aukera gehiago izateko eta azken momentu arte erreserba egin ahal izateko, ibilbidea aldatu daiteke bidaian zehar beste erreserba batzuk betetzeko.

Ordutegia guti gorabehera 10 minutuz alda daiteke, hasieran erreserbatutako abiatze-ordutegiaren aldean.

Bidaiaren azken ordutegia jakin baino ordu bat lehenago, SMS bidez baieztatzen da garraio-zerbitzua zer ordutan pasatuko den. Ordutegi hori jakinarazten zaio gidariari. Hala ere, litekeena da oraindik minutu batzuez aldatzea, baldin eta anartean beste erreserba bat egiten bada edo zirkulazio-arazoak badaude.

Gidariari jakinarazten zaion ordutegia ez da hasieran agertzen dena, baizik eta ordu bat lehenago SMS bidez adierazten zaizuna. Azken hori da ona.

Gidariak bere bide orria jarraikitzen du. Gertatzen da, haatik, gure ibilgailuek gibelamendua izatea, askotariko arrazoiengatik (zirkulazio zaila, obrak, istripuak, falta diren bezeroak, etab.).

Gomendatzen dizugu SMSean adierazitako tenorea baino 10 minutu lehenago joatea beti zehaztutako helbidera. Gidariak ezin du zehaztutako tenorea baino 5 minutu gehiago beha egon, horrek hurrengo erabiltzaileak gibelaraziko bailituzke.

Hala ere, zu ibilgailuan ez bazaude gidariak ezin duenez SMSeko tenorea baino lehen geldilekua utzi, hori gertatuz gero, gidariaren akats bat da, eta erreklamazio-formularioaren bidez horren berri eman diezagukezu.

Eskaera bidezko garraioaren bidaiak lurralde osoan ibiltzen diren ibilgailu-flota batek egiten ditu. Beste erabiltzaile batzuek jadaneko egin badituzte zure abiatze- edo helmuga-geldilekutik hurbil pasatzen ez diren erreserbak, ezin izanen duzu garraiorik erreserbatu.

Abiatze- edo helmuga-geldilekua aldatzen edo zure bidaia beste ordutegi batera gibelatzen saia zaitezke.

Bidaia hilabete bat lehenago erreserba dezakezu. Beraz, aitzinetik ikusiz gero, bidaia libre gehiago ikusiko duzu.

Eskaera bidezko garraioa garraio publikoko zerbitzu bat da, autobusa eta tram’busa bezala. Ibilbidea kalkulatzen da ahal bezainbat bezero hartzeko, gehienez 10 minutuko aldaketekin, zuk hasieran erreserbatutako abiatze-ordutegiaren aldean. Beraz, normala da ibilgailuak itzulinguruak egitea beste erabiltzaile batzuk hartzeko.

Gidaria ez da ibilgailuko igotzeen eta jausteen ordena hautatzeko ahalean, hori erreserba-programak kudeatzen baitu.

Bizikleta

Location de vélo longue durée (VLD)
Pony
Aides à l'achat

Bidaiariendako informazioak

TXIK TXAK sarearen azken berriak jakiteko txiktxak.fr webgunean bezero kontu bat sortzera gomitatzen zaitugu. Zure linea gogokoen abisuetara abonamendua egitea baita ere.

Eskaerak

TXIK TXAK sarearekin harremanetan jartzeko TxikTxak.fr gunearen «Kontaktatu gaitzazu» orrialdera joan zaitez. 7 egunetako epean TXIK TXAK Bezeroekin Harreman sarea zuregana etorriko da.

Nire kontua

Zure helbide elektronikoa aldatzeko, bidali eskaera zuzenean, zure nortasuna, jaiotze data, zure helbide elektroniko zaharra eta zure kontuarekin lotu nahi duzun helbide berria aipatuz harremanetarako formularioaren bidez, "informazio eskaera" arrazoia eta "Nire kontua" azpi-arrazoia adieraziz.