Sartzea eta aurrekontu optimizatua!

Ezantza, aparkatzea, mantenketa, asurantza… hilabetero, autoaren zatia pizu da aurrekontuan. Eta sartzean, euro bakoitzak badu bere garrantzia! Eta dirua aurrezten bagenu autoa bazter utziz TXIK TXAK abonamenduari esker?

Zure aurrezpenak kalkula itzazu TXIK TXAK simulagailuarekin

TXIK TXAK abonamenduari esker, deskubri ezazu zenbat aurrez dezakezun hilabete bakoitz.

Simulatu, konparatu eta dirua aurreztu! 

TXIK TXAK abonamendua hartzen dut

Agentzian elkartzen gara?

Zure txartela aise eta alaiki egiteko gogoa? Agentzian,  egin dezakegu zuzenean: abonamendua bat batean prest da… eta berriz abia gaitezke bidaiatzeko prest! TXIK TXAK agentziak Baionan, Biarritzen, Hendaian eta Donibane Lohizunen dira.

Agentziarik ez da ene etxetik hurbil? Zuregana gatoz!

TXIK TXAK agentzia ibiltaria, lurralde osoa zeharkatzen du ikasturte-sartzean, abonamenduak errazteko, kostaldetik urrun ere. Herri ainitzetan elkar ikusiko gara zuzenean:

TXIK TXAK itzulia – 2025eko ikasturte-sartzea:

  • Arrangoitze – irailaren 6an, larunbata, herri barnea – 09:30-12:00
  • Arbona – irailaren 7an, igandea, Elkarteen Etxea – 09:00-12:00

Tokian berean, galdera guziak pausa ditzakegu eta aholku onekin joan. Sinple da, bizkorra eta hitzordurik ez da behar!

Urratsa egin dute.

Emaitza: ehunka euro aurreztuak hilabetero!

Abonamendua berehala hartzeko 5 arrazoi

  • 400 €-rainoko aurrezpen hilabetero
  • Autobus, Tram’bus, autokar eta eskaera-bidezko garraio sarea mugagabean erabiltzeko aukera
  • Bizikleta-gune segurtatuetan sartzea barne
  • Adio auto ilarek sortarazten duten estresari eta aparkaleku bat ezin harrapatuz galtzen dugun denborari!
  • Garraio publikoek denbora irabaz arazten digute: irakurtzeko, podcast baten entzuteko, mezuei erantzuteko, telesail baten ikusteko… edo sinpleki deskonektatzeko, bidaiak irauten duen denboran!

*Iturria INSEE:

2025ean, auto baten  bataz besteko urteko kostua,  hirigune handi bateko (200 000 biztanle baino gehiago) bigarren aldiriko biztanle batentzat 5 586 €koa da nonbait han, hots 465 € hilabetean.