Prezioak

Baionako besten denboran, orduaren araberako bi prezio desberdinekin funtzionatzen du sareak: ohiko tarifa egunaz 20:30ak arte, garraio-titulu bereziak gauaz 20:30etik aitzina eta 04:00ak arte.

Hona hemen nola hautatu eta non erosi garraio-titulu egokia.

Nola dabil?

Egunaz, 20:30ak baino lehenago: ohiko prezioa

Bidaiak sareko garraio-titulu klasikoekin egiten dira. Bidaia bateko tiketa 1,40 eurotan da.

Arratsez eta gauaz, 20:30etik aitzina: "Bestetako autobusa" garraio-titulu bereziak

Garraio-titulu klasikoek ez dute balio Baionako bestetako linea berezietan (A-tik Z-ra). Arratsez eta gauaz sarean ibiltzeko, baitezpadakoa da “Bestetako autobusa” garraio-titulu berezia ukaitea

11131415161718262930 lineetan ez du eraginik Baionako besten sare bereziak.

Zein garraio-titulu hautatu?

Egun batzuez nator

“5 egun / 5 gau” eskumuturrekoa

20

  • Eskumuturrekoak ahala ematen du honela bidaiatzeko:

  • nahi bezainbat

  • egunaz eta gauaz

  • Baionako bestetako 5 egunen denboran

  • TXIK TXAK sare osoan

Egun batez bakarrik nator

“ egun 1 + gau 1” tiketa

8

  • Tiketak ahala ematen du honela bidaiatzeko:

  • egun guzian, nahi bezainbat

  • gau guzian, 04:00ak arte (igandean 03:00ak arte)

  • TXIK TXAK sare osoan

12 urtez beheitikoentzat urririk, 20:30etik aitzina

Eskumuturrekoa urtero eskaintzen zaie TXIK TXAKen abonatuei.

Agentzian bakarrik eskura daiteke, abonamendu-txartela aurkezturik. Autobusean kontrola gertatuz gero, eskumuturrekoaz gainera eskatuko zaizu abonamendu-txartela erakustea. Oraindik ez zara abonatu? Uztailean hartutako abonamendu batek ahala ematen dizu hilabete osoan libreki ibiltzeko eta urririkako eskumuturrekoaren abantaila ukaiteko.

Non erosi garraio-titulua?

  • TXIK TXAK agentzian
  • Salgune berezietan
  • “Bestetako autobusa” txarteldegi berezietan:
Baiona, Euskaldunen plaza: 12:00-04:00 (igandean 12:00-03:00) Baiona, Lesseps kaia: 20:00-04:00 (igandean 20:00-03:00) Biarritz, Ixelles plazabaratzea (Biarritzeko Herriko Etxea geldilekua): 11:00-23:00 Tarnose, Garròs: 09:00-23:00

Txarteldegiak azken abiatzeak baino 10 minutu lehenago hesten dira.

“Egun 1 + gau 1” tiketa eskuragarri da ere: 

  • Autobusen barnean gidariari eskatuz
  • Sareko garraio-titulu banagailu automatikoetan

Banagailu automatikoetan erostea

Eros ezazu Baionako bestetako garraio-titulu berezia zuzenean sareko banagailu automatiko batean. Ondotik, eskanea ezazu QR kodea autobus barneko balioztagailuan. Atxik ezazu tiketa itzulerako.
Foire aux questions - Fêtes de Bayonne