lehen izen-ematea – Ipar Euskal Herriko A eskola-taldea

Izena nork eman dezaket?

28 urtez pekoa naiz eta ondoko herri horietariko batean bizi eta eskolaratua naiz:

Angelu/ Baiona/ Biarritz/ Bidarte/ Bokale/ Hiriburu

*Bokale, Bidarte eta Hiriburuko herrietako lehen mailako ikasleak B taldeari lotuak dira (B taldearen esteka)

Izena nola eman dezaket?

TXIK TXAK online-dendan:

Nire TXIK TXAK kontua sortzen dut. 28 urtez peko txartela manatzeko nire profilari dagokion prezioari buruzko informazioa bete behar dut, batez ere zergapekoa ez den familia batekoa baldin banaiz.

Elkartasunezko formulak ukaiteko, nire txartela manatu beharko dut, nire baliabideen ziurtagiria gehituz (familia-koziente agiria edo 18 urtez peko haurren kasuan zergapeko ez direla dioen agiria). Txartela eskuratu eta gero, elkartasunezko abonamendua TXIK TXAK online-dendan eros dezaket.

Ordainketa diru-kentze bidez egiteko, nire banku datuak sartu beharko ditut «Nire banku-datuak» atalean.

TXIK TXAK agentzietan:

Hara noa ondoko dokumentu hauekin:

          . nire nortasun agiria

          . nire argazkia

          . elkartasun prezioa lortzeko: CAF edo MSAren ordainketa-agiria edo azken zerga-agiria* familiako liburuxkarekin batera

* Zergapekoa ez zarela frogatzeko, zerga-agiriak ondoko aipamenak agertu behar ditu: « Ez duzu irabazien gaineko zerga pagatzerik” edo “Zerga arindu ondoren, ez duzu irabazien gaineko zerga pagatzerik”.