Lan-eskaintzak – TXIK TXAKeko HEGOA sektorea

Transdev - TXIK TXAK sarearen operadorea

Transdev TXIK TXAK HEGOAsektoreko garraio publikoaren sarearen (Hegobus ohia) eta Baiona-Hendaia 3 garraio-linearen ustiapenaren arduraduna da.

Transdev Urbain Pays Basque eta Transdev Sud-Ouest ATCRB, Transdev-en tokiko adarrek, Mugikortasunen Sindikatua laguntzen dute ondoko lineen garatzeko:

  • HEGOA sektoreko sarea – 8 urteko zerbitzu publikoaren ordezkaritza kontratua (2016-2024)
  • eta Baiona <> Hendaia 3 garraio-linea – 5 urteko zerbitzu publikoaren ordezkaritza kontratua (2019-2024)

Transdev-ek ustiatzen dituen garraio publikoaren lineak Ipar Euskal Herriko lurraldean : 

  • Garraio-linea nagusia: txik-txak-logo-ligne-3
  • Garrio-linea osagarriak: txik-txak-logo-ligne-31 txik-txak-logo-ligne-33 txik-txak-logo-ligne-35 txik-txak-logo-ligne-37 txik-txak-logo-ligne-39 txik-txak-logo-ligne-41 txik-txak-logo-ligne-43 txik-txak-logo-ligne-45 txik-txak-logo-ligne-47 txik-txak-logo-ligne-49 txik-txak-logo-ligne-51
  • 100 eskola-zirkuitu baino gehiago
  • eta udako joan-jinkariak Donibane Lohizunen, Getarian

Gidari izan zaitez, "L'Académie by Trandev"-ekin

D gidabaimena eta Bidaiarien FIMO-a badituzu? Azpiko lanpostuetara (lan kontratu mugatuak edo mugagabeak) zure burua aurkeztu ezazu.

Ez duzu D gidabaimenik, ez eta Bidaiarien FIMO-rik? L’Académie by Transdev-ekin formatzen ahal zaitugu.

L’Académie by Transdev, Transdev barneko formakuntza zentroa da.

3 hilabeteko formakuntza segituko zenuke Baionako ECF Pro bulegoetan eta Garraio Publikorako Gidariaren titulu profesionala eskuratuko zenuke eta lanaldi partzialeko mugarik gabeko kontratu batekin enplegatua zinateke.

Play Video

Hegoaldea sektorean betetzekoak diren lanpostuak

MARKETIN & KOMUNIKAZIO aldizkako formakuntza/ikastaldia (Gizon/Emazte)
Biriatu

Ikastaldi luze batean edo urte bateko edo bi urteko aldizkako formakuntza batean, Marketin Arduraduna lagunduko duzu TXIK TXAK Hegoa sareko marketin eta komunikazio misio desberdinetan

Kontratu mugagabea - Denbora partzialean
ESKOLA GARAIKO GIDARIA (Gizona/Emaztea)
Donibane Lohizune

Gure gidarien lantaldean osoki sartua, ustiapen-zerbitzuaren autoritatepean, garraio publikorako ibilgailuak gidatuko dituzu, indarrean diren arauak eta manuak errespetatuz.

Kontratu mugatua - Denbora osoz GIDARIA (Gizona/Emaztea)
Donibane Lohizune

 

Ustiapen-arduradunaren ardurapean, bidaiarien garraiatzeko ibilgailu bat gidatuko zenuke TXIK TXAK sarean, segurtasuna zainduz beti. Harrera egiten duzu, informatzen duzu eta bezeroei garraio-tituluak saltzen dizkiezu.

Ez duzu zure zoriona atzeman?

Zure curriculuma eta motibazio gutuna igor iezazkiguzu harreman-inprimakiaren bidez: