Eskola-garraioa

2026-2027 eskola-garraiorako izen-emateak irekiak dira 2026ko agorrilaren 2a arte. Izen ematea berritzen baduzu, zure haurrak bere TXIK TXAK txartela atxikiko du.

Nire eskola-garraioaren aterabidea atzeman

Zure bizilekuaren herria eta ikastetxearen herria zehatz itzazu, desmartxa onera bideratua izateko.

Ezgaitasun-egoeran dauden ikasleak

Ezgaitasun-egoeran dauden ikasleek garraio egokitu bat ukan dezakete. Eskaera, Pirinio Atlantikoetako Departamenduari egin behar zaio, e-mezuz: transports.autonomie@le64.fr edo telefonoz 05 59 11 43 19 (Ordutegia 08:30 / 17:30).

Laguntza behar duzu?

Linean den izen-emate ibilbideak helgarritasun-akatsak baditu gaur egun, nekez erabil bait daiteke pantaila-irakurgailu batekin edo teklatu batekin. Zailtasun bat baldin baduzu, gurekin harremanetan ezar zaitezke, zure izen-ematean lagundua izateko.

Harremanetarako inprimakia

Gure lantaldearekin harremanetan ezar zaitez telefonoz

Telefonoa

Aholkulari batekin harremanetan ezarri 05 47 75 76 64  zenbakira deituz, astelehenetik ortziralera, 08:30etik 12:00 eta 13 :30etik 17:00etara