Askatasun Txartela

Zure bidaietara egokitzen den garraio-titulua

Erabiltzen duzuna baizik ez duzu ordaintzen

1,05 € bidaia bakoitzeko, TXIK TXAK sareko bidaia edozein izan dadin.

Ez duzu sekula karioegi ordaintzen

Zure prezioak muga bat du: anitz bidaiatuz gero, sekula ez duzu hilabeteko abonamendua baino gehiago ordaintzen.

Ez duzu deus kalkulatzekorik, deus zaintzekorik.

Hilabetearen bukaerako fakturazioak automatikoki aplikatzen du egiten dituzun bidaien araberako preziorik abantailatsuena.

Engaiamendurik gabe, kosturik gabe

Bidaiatzen ez duzun hilabeteetan, ez du deus pagatzen!

Txartela urririk

Etxera bidalia 10 egun barne.

Prezio solidarioa

Zure familia-kozientearen arabera, prezio apaltze gehigarri bat aplika daiteke.

Nola dabil? Askatasun Txartelak pagamendu gibelatuaz funtzionatzen du: hilabeteko zure bidaiak gehitzen dira, preziorik abantailatsuenaren mugan, eta, ondotik, kolpe batez dirua hartzen da. Abonamendua hartzeko, beraz, helbideratze-mandatu bat sinatu eta frogagiri batzuk aurkeztu behar dira (ikus beherago).

Nola abonatu ?

Hiru aukera, zure eskura.

Linean, web-orri honetatik

Presta itzazu zure dokumentuak eta aurkez itzazu gure formulario seguruaren bidez. Hau da aukerarik lasterrena, agentziara joan behar izan gabe.

Telefonoz

Bezeroen Harremanetarako Zentroko aholkulari batek Askatasun Txartela aurkezten dizu, eta eskaera-prozesuan laguntzen zaitu.

Agentzian

Joan zaitez gure agentzietako batera. Han, aholkulari batek lagunduko zaitu.

Prestatu beharreko dokumentuak

Zure Askatasun Txartela sortzeko, honako dokumentuak behar dituzu:

Baliozko bankuko nortasun agiri bat

Bankuko nortasunaren agiria.

Berriki egindako nortasun argazki bat

Nortasun-agiria

SEPA helbideratze-mandatua

Deskargatu, inprimatu, osatu eta sinatu behar duzu. Ondotik, atera iezaiozu argazkia edo eskanea ezazu, beste dokumentuekin batera aurkezteko.

Familia-kozientearen frogagiria

Prezio solidarioarentzat bakarrik – Hilabeteko edo aitzineko hilabeteko familien laguntza kutxaren edo laborantzako gizarte mutualitatearen frogagiria.

Mandatua, urratsez urrats: deskarga ezazu dokumentua, inprima, bete, sina, eta, ondotik, argazkia har iezaiozu edo eskanea ezazu, beste dokumentuekin batera aurkezteko. Sinatutako mandaturik gabe, ezin izanen da zure dosierra tratatu.

Baduzu galderarik? Laguntzarik behar duzu?

Gure langile taldeek telefonoz lagun zaitzakete astelehenetik larunbatera 7:00etatik 20:00etara, eta igande eta besta egunetan 9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30era (maiatzaren 1ean izan ezik).