
Jo aitzina mutilla!
Apiriletik urrira, Txik Txakekin itsasontzian bidaiatzen dugu, Aturri 1 lineak eraman gaitzala trabarik gabe eta arnasteko denbora hartuz!
Aturri zeharkatzea praktikoa eta lilluragarria da, bere autoa utziz, Baionako hiri-barnea eta Angeluko hondartzak Bokaleko kalarekin lotzeko.
Nola martxan da?
Ibaietako joan-jinkari barnera igoko gara bere abonamendu edo noizbehinkako tituluarekin.
76 leku daude eta 5 leku bizikletentzat; bizikletak kargatu eta Vélodyssée bidea segi dezakegu.
Denbora irabazten dugu! Bokale eta Baiona artean puntako tenorean, autoz egiten den ibilbide berari konparatuz, 15 minutu irabaziko ditugu.
Ibilbide guziak:
Baionako Herriko Etxea – Grenet zubia Baiona 3 minutuz
Grenet zubia Baiona – Bokaleko kala 11 minutuz
Bokaleko kala – Angeluko « Brise Lames » 7 minutuz
Abian gira?
Aturri 1 linearen ordutegiaren fitxa beha dezagun eta bidaiaz balia gaitezen 0,96 €-tik goiti, Libre txartelarekin edo bere abonamenduarekin mugarik gabe.
Txik Txak prezio egokia aurkituko duzu beti zure bidaientzat!