Bizikleta baten erosteko laguntza

Bizikleta bat erosi nahi al duzu? Zure proiektua gauzatzen lagunduko zaitugu!

Autoa gehiagotan baztertzea eta bizikleta elektriko bat erostea erabaki al duzu? TXIK TXAK zure alde da eta ingurumena gehiago errespetatzen duten garraiobideak hautatzen dituzten ibiltzaileak sustengatzen ditu. Erosketaren egiteko 600€-ko laguntzari esker, edonor ausartu daiteke eta bere proiektua bete dezake!

Nola martxan da?

Ipar Euskal Herri-Aturri hiriguneko 158 herrietako eta Tarnoseko biztanleek, bertan etxebizitza nagusia duten heinean, diru-laguntza bat ukan dezakete zerga-familiaka. Erosketaren egiteko laguntza 600€-koa da gehienez. Ibilgailu elektriko berri baten prezioaren %20tik-60ra bitarteko oinarri baten bidez kalkulatzen da.
2021eko martxoaren 15az geroztik berria da: bizikleta-karrosa (haurrak ikastolara eta promenatzera eramateko arras egokia eta diru-laguntza ukan dezakegu bizikleta plegagarriak erosteko!

 

Esleipen-irizpideak kontsulta itzazu esku-hartzearen araudi telekargagarrian.
Baliatzen naiz! Erosketa egiteko laguntza-eskaeraren agiria osatzen dut.

Diru-laguntzen xehetasunak Zerga-familiaka, familia-kozientearen arabera Bizikleta elektrikoak eta bizikleta elektriko plegagarriak:

Diru-laguntzen xehetasunak Zerga-familiaka, familia-kozientearen arabera
Bizikleta elektrikoak eta bizikleta elektriko plegagarriak:

Familia kozientea < 430€: %60 /Gehiena 600€
430€ < FK < 620€: %50/ Gehiena 500€
620€ < FK <1200€: %30/ Gehiena 300€

Bizikleta elektriko plegagarria:
Familia kozientea < 430€: %60/ Gehiena 300€
430€ < FK <620€: %50/ Gehiena 250€
620€ <FK < 1200€: %30/ Gehiena 200€

Bizikleta-karrosa klasikoa:
Famila kozientea < 430€: %60/ Gehiena 700€
430€ < FK < 620€: %50/ Gehiena 600€
620€ < FK < 1200€: %30/ Gehiena 400€

Bizikleta-karrosa elektrikoa:
Famila kozientea < 430€: %60/ Gehiena 1000€
430€ < FK< 620€: %50/ Gehiena 900€
620€ < FK < 1200€: %30/ Gehiena 800€