BERRITASUNA: TXIK TXAK ITSASONTZIArekin ZUZENEAN ANGELUKO HONDARTZETAN LEHORRERATU
Goizean Baionako hiri-barnean erosketak egin eta gero arratsaldea Angeluko hondartzetan pasa nahi al duzu itsasontzian itzuli bat eginez? Uda honetan Aturri 1 itsasontzi linearekin posible izanen da!
Apiriletik urrira ibai-joan-jinkariarekin buruhausterik gabe bidaiatzen dugu. Itsasontziak Bokaleko kala eta Baionako Herriko Etxea lotzen ditu, Angeluko laket portutik pasatuz… eta hemendik aitzina, zuzenean Barra / Angeluko hondartzetatik!
Zeharkaldia bitartean paisaiaz goza dezakegu eta aire hartu itsasontzi bizkarrean. Gure bidaiak praktikoak bezain jostagarriak bilakatzen dira.
Horrez gain: itsasontzian eraman dezakegu gure bizikleta! Angeluko hondartzen bazterretik doan Vélodyssée-tik bizikleta bideetatik bidaiatzen segi dezakegu.
Nola martxan da?
Itsasontzi bordoan bidaiatzea biziki sinplea da: ordutegien fitxa kontsultatu-eta txik txak garraio-titulu batekin itsasontzira igotzen gara, autobusa eta Tram’bus-arekin bezala.
TXIK TXAK libre txartelarekin edo abonamenduarekin mugarik gabe egin dezakegu ibilbidea 0,96€-tan hasita.
Itsasontziaren abiatzea ez galtzeko, abiatze ordua baino 10 minutu lehenago zubixkara aurkeztu zaitez. Abia gaitezen marinela!